Atarrabiako hilketaren egilearen bila segitzen dute

Gizon bat hil dute industrialde batean, arma zorrotz batekin. Foruzaingoak ikerketa hasi du

Foruzain bat, Atarrabian. FORUZAINGOA.
Erredakzioa
2023ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Herenegun, 07:00 aldera, 48 urteko gizon bat hil zuten Atarrabian (Nafarroa). Foruzaingoak esan duenez, arma zorrotz batekin hil zuten, Landazabal industrialdean. Osasun langileak, Udaltzaingoa eta foruzainak bertara joan baziren ere, ezin izan zuten ezer egin hura salbatzeko. Ikerketa egiten ari da Polizia, baina oraindik ez dute lortu hiltzailea harrapatzea. Epaileak sekretupean jarri du ikerketa.

Atzo jakin zen hildakoak Adrian Ogando zuela izena, baina Gualey esaten ziotela. Nafarroako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Alfredo zuen izena garai batean, baina aldatu egin zuen. Iruñeko Arrotxapea auzoan bizi zen, eta lau seme-alaba ditu han. 20 urte zeramatzan Nafarroan, Dominikar Errepublikatik helduta.

Lekukoen arabera, hiltzaileak Seat zuri batean ihes egin zuen. Horren matrikularen berri ematea lortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.