AEBetako enpresa batek STI Norland erosi du 570 milioian

Iruñeko enpresak eguzki panelak egiten ditu, eta 200 milioi euro fakturatu zituen iaz

Imanol Magro Eizmendi.
2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Array Technologies AEBetako enpresak STI Norland erosi du 570 milioi euroan. Horrenbestez, Europako eguzki panel ekoizlerik handienetako bat Blackstone inbertsio funtsak kontrolatzen duen enpresa baten menpe dago orain. STI Norlanden jardunak jauzi kualitatibo handia egin du azken bost urteetan. Lehen, 18 milioi euroko fakturazioa zuen; orain, berriz, 200 milioi eurokoa. Nafarroan inoiz eginiko enpresa salerosketarik handienetako da.

STI Norlandek 400 langile ditu guztira, eta 100 inguruk Iruñean dihardute, enpresaren egoitza nagusian. Haren berezitasuna lurralde menditsuetarako eguzki panelak egitea da, eta, egun, 400 egitasmo ditu munduan barrena, gehienak Hego Amerikan. Array konpainia askoz handiagoa da, sektoreko erraldoietako bat, baina haren berezitasuna eremu lau eta oso zabaletarako eguzki soroak eraikitzea da.

Financial Times aldizkariaren arabera, STI Norland da Europan gehien hazten ari diren 1.000 enpresetako bat. Iaz 43 milioi euroko EBITDA izan zuen, zergak ordaindu aurreko irabazia, alegia. Erosketa 2022ko lehen hiruhilekoan itxi, eta ordainketa dirutan eta akziotan egingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.