Trumpek urte erdiz atzeratu ditu EBko autoen muga zergak

Tarifak ezarri aurretik, saiatuko da autoen inportazioa negoziazioen bidez txikitzen

Iker Aranburu.
2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Txinarekin merkataritza gerra bete-betean egonik, Donald Trumpek erabaki du beste sei hilabetez itxita edukitzea bere ekialdeko frontea. Urte erdiz atzeratu du Europako Batasuneko auto inportazioei muga zerga bereziak ezartzeko erabakia. Hori bai, uste du inportazio horiek arriskutsuak direla «segurtasun nazionalarentzat», eta hurrengo hilabeteetan Bruselarekin negoziatu nahi du nola txikitu daitekeen autogintzan bi aldeen artean desoreka. EBk ez du kuotei buruz hitz egin nahi.

Autoak eta haren osagaiak bi blokeen arteko merkataritzaren %8 dira, ACEA Europako patronalaren arabera. Iaz, europarrek 1,15 milioi auto esportatu zituzten AEBetara, eta 0,26 milioi baizik ez zituzten inportatu. Trumpek ez du alde handi hori atsegin, baina badu kontuan hartu behar duen beste faktore bat: AEBetara gehien esportatzen duten autogileek —VW, Mercedes, BMW...— hiru milioi auto ekoizten dituzte AEBetan dituzten lantegietan, eta 120.000 langile enplegatzen dituzte. Gainera, AEBetan ekoitzitako auto horien %54 esportatzen dituztenez, herrialde haren merkataritza defizita txikitzen laguntzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.