LARREPETIT

Etxean arrotz

MADDI ANE TXOPERENA / BERRIA

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2017ko uztailak 26
Bi garagarno» eskatu ditut prezioen afixak euskaraz ere badituen Hendaiako hondartzako ostatu batean. Atera dizkit aparrez betetako basoak, eta billetea luzatzeko keinuaz zenbat den galdetu diodanean «zeiz» erantzun dit, irribarre zabalaz. Aurpegia zimurtu bazait ere, eman diot hamar euroko billetea, eta bueltatu dizkit lau, «graziaz» esanez. Nik «milesker» eta «adio», abantzu «r» fuertea markatzeko gogoz, euskalduna naizela eta ez espainola uler dezan.

Askotan gertatzen zaizkit halakoak Lapurdiko kostaldeko ostatuetan: euskaraz egiteagatik espainola naizela pentsatzea. Amorruaren amorruz frantses garbian erantzutea atera izan zait maiz horrelakoetan. «Euskaraz ez baldin badugu egin behar, egin dezagun behintzat bertan nagusi den hizkuntza arrotzean, eta ez, auskalo zein arrazoirengatik, bestean».

Aitzinak deitutako Donibane Lohizuneko manifestazioan ere antzekorik gertatu zitzaigun. Ustez eta auskalo nongoak ginela, turista batzuk hurbildu zitzaizkigun galdezka, gaztelera txarrean, ea zer zen egiten ari ginena. Gambetta karrika independentziaren eta euskararen aldeko oihuz bete genuenean ere alboko dendetan zeuden turistek harriturik begiratzen zuten. «Zer ote da gazte hauek hain sukartsuki darabiltena?» ala «Zein hizkuntza bitxitan ari ote dira?» bezalako galdeak irudikatzen ditut haien gogoetan bueltaka.

Zuek irudika ezazue Bilbon zaudetela turista espainiar bat heldu zaizuela eta euskaraz entzuten zaituztenean frantsesez hasten zaizuela hizketan. Ez ote litzaizueke absurdoa eginen? Batetik, ez litzateke gertatuko, oro har espainiarren frantses maila askoz okerragoa izaten baita frantsesen gaztelera ezagutza baino. Baina, bestalde, eta tamalez, errealitate gordina erakusten du gertaerak: Ipar Euskal Herrian hizkuntza arrotz ikusten dutela frantsesek euskara, haien ignorantziaz sentiarazteraino etxean arrotz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna