Philippek Ortzi-muga alderdi berria sortu du, Macroni «laguntzeko»

Gorka Berasategi Otamendi.
2021eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Edouard Philippe Frantziako lehen ministro ohiak alderdi berri bat sortu du. Ortzi-muga izendatu dute, eta atzo aurkeztu zuten Le Havren (Normandia), Philippe bera alkate den hirian, alkate sare zabal baten babesarekin. Indar berriaren helburua «Macron berriro ere presidente hautatua izaten laguntzea da», haren hauteskunde oinarria zabalduta. Iragarpenak mesfidantza eragin du Frantziako eskuineko beste alderdietan.

Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin gobernu buru izan zenak (2017-2020) azaldu du «Macron berriro ere presidente hautatua izaten laguntzea» dela sortu berri duen indarraren lehen helburua. Hala, harentzako babesa eskatuko du 2022ko apirilean egingo diren presidentetzarako bozetan. Macronek oraindik ez du bere hautagaitza aurkeztu, baina inkestek bera jotzen dute faborito. Philippen esanetan, presidentearen oinarri elektorala zabaldu dezake Ortzi-mugak.

Iragarpenak mesfidantza eragin du Frantziako eskuinean, eta, bereziki, Errepublikanoak alderdian. Azken horrek ordezkatzen duen espazio politikoa bereganatzeko mugimendutzat ikusten dute askok, eta, 2027ko presidentetzarako bozei begira, Philippen hautagaitza prestatzeko pauso gisa, bere burua Macronen ondorengo gisa irudikatuta. Gobernuburu ohiak kolore zuria eta urdina aukeratu ditu indar berriaren irudirako; hain justu, errepublikanoen kolore berberak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.