LARREPETIT

Etxe-barne bizia

Iñigo Aranbarri

2017ko ekainak 18
Legebiltzar-kronika idatzien artean gutxi Lizardik 1932ko maiatzean Madrildik bidali zuen hura bezalakorik. Etxe-barne bizia deitu zion hari ere, hilabete lehenago bere etxe barneaz (seme-alabak matraka betean) idatzi zuen haren haritik, «Baña, au ez duk gure etxea; orrako txontxongillo oek ez dituk nere aur gaxoak».

Bizia etxe-barnea eta biziagoa idazlea. Bizkor, zorrotz, gaizto ageri zaigu, ironia finez jantzia begirada; aurrean jartzen zaiona jartzen zaiola, ez dago errukirik. Buruaren loturak zer diren, huraxe izan dut gogoan asteon, harrak helduta jakinminez, nola arraio idatzi ahal izango zen Madrilgo legebiltzarreko bi egunetako ikuskizunaren kronika eskuburdinez gatibu amaitu gabe.

Gauzak dauden bezala egonda, abilidadea behar baita, eta ez txikia, esaterako, Rafael Hernando PPren eledunaren parte-hartzearen deskribapena egiteko irain errazean eta zinismo hutsean erori gabe. Tripak lotu eta hitzekin asmatu beharra baitago, bere taldekoak inguruan pleitesiaz txaloka dituela, gizonarena kontatzeko. Bizkor, zorrotz, gaizto kontatzeko, hitzez hala obratzeke, zer bereizketa egiten duen jaun eledunak gure andreen eta emakumeen artean, nola batzuen otzantasunari dion debozioaren neurrikoa den besteen askatasunari dioen ingira. Ez du berea, atabikoa da. Octavio Pazek azaltzen du ondo: «Espainolek emakumeekiko duten jarrera arrunt sinplea da, eta basa bezain zehatz, esaundetan ageri da: 'Emakumea etxean eta zangoa hautsita'. Emakumea etxeko piztia da, lizuna eta bekataria jaiotzez, makilaz menderatu eta 'erlijioaren galgaz' bideratu behar dena».

Hernandoren saioa ikusi eta batera etorri zitzaidan gomutara Lizardirena. Zer hitz erabili, nola kontatu bizkor, zorrotz, gaizto «txontxongilo oena», benaz sinetsi gabe espainolen monopolioa denik PPren eledunak gure andreez eta emakumeez erakusten duen ikuskera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna