ETAren indarkeriari buruzko unitate bat prestatzen ari da PSOEren gobernua

Eskoletara eramango du «ETAren terrorismoa» soilik ardatz duen programa. Materiala amaitzen ari direla dio Grande-Marlaskak

Erredakzioa -

2018ko azaroak 17
Espainiako Gobernua ETAren «terrorismoari» buruzko unitate didaktikoa prestatzen ari da ikastetxeetan zabaltzeko. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak herenegun jakinarazi zuen gobernua «amaitzen» ari dela material horren lanketa, eta ETAren indarkeriaz arituko dela, «soil-soilik». Erkidego ezberdinetako eskoletara eraman nahi dute gero unitatea, DBHn irakasteko.

Unitate horrek ETAk eragindako atentatu nagusiak jasoko ditu 60eko hamarkadatik gaur arte, eta azalduko du Espainiako gizarteak indarkeriaren aurrean izan duen jarrera eta biktimek bete duten papera.

Biktimen Oroimenezkoa

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak datorren ostegunean sinatuko dute akordioa Gasteizen egiten ari diren Biktimen Oroimenezkoaren inguruko kaleak erreformatzeko. Akordio horri esker, 1,7 milioi euro jasoko ditu Gasteizko Udalak obrak egiteko. Sinadura ekitaldia Arabako hiriburuan izango da. Urtanarek adierazi du akordioa «oso positiboa» dela eta erreformari esker Oroimenezkoaren inguruak hobetuko direla oinezkoentzat.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohiak 2015eko martxoan jarri zuen Gasteizen egiten ari diren Biktimen Oroimenezkoaren lehen harria. Harrezkero hiru urte eta erdi pasatu badira ere, oraindik ez dago irekita. Espero dute 2019ko ekainerako zabalik egotea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna