Realak Granadari irabazi nahi dio gaur Anoetan

2022ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Aspaldiko partez, Reala ez dago Europako postuetan. Azken asteetan izan duen txakalaldiak behera eraman du. Baina garaiz dabil suspertzeko: hamasei partida falta zaizkio, eta puntu bakarrera du bosgarren sailkatua, Vila-real, hura baino bi partida gutxiago jokatuta. Baina ezin du azken asteetako batezbestekoan jarraitu, azken bederatzi partidetatik bakarra irabazi baitu. Helburu hori izango du gaur Anoetan Granadaren kontra (18:30, Movistar La Liga). Aukera ona dirudi, aurkariak galdu egin baititu azken hiru neurketak.

Athleticek, berriz, berriro jokatuko du astelehenean; oraingoan, etxetik kanpo, Mallorcaren zelaian (21:30, Gol). Espainiako Kopa alde batean utzi, eta ligan buru-belarri jarri behar dira zuri-gorriak. Oso ondo ari dira azkenaldian, eta, horri esker, Europatik puntu bakarrera jarri dira. 17. postuan dago Mallorca, eta azken jardunaldian, 2-1 irabazi zion Cadizi.

Bigarren Mailan, Eibarrek lidergoan sendotu nahi du Ipuruan Fuenlabradari irabazita (14:00, Mov.). Amorebietak, berriz, hobekuntza indartu nahi du, Lugon irabazita (18:15, Mov.). Reala B bihar ariko da, Ponferradinaren zelaian (21:00, Mov.).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.