IRITZIA

Handia

Zigor Enbeita
2017ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Bertsolaria

Bi urterik behin da Arabako bertsolaritzaren egun handia; FINALA. Handia da ere printzipala, handiegia batzuetan, baina gaur txiki gelditu da bertsozaleen bero izugarriarekin. Handia da bertsozale elkarteak egiten duen lana bertsolariak handi sentitzeko.

Handia Serapiok zeukan eta daukan gogo eta umorea, eskerrik asko zure freskotasunarengatik.

Handia zara IƱaki, gorputzez eta izatez. Handia zure azkartasuna eta bertsoa azaltzeko era.

Handia zure saioa Xabi, lastima bakarkakoan egindako laprastada, ordura arte izugarri disfrutatu dut zure saioaz. Etorkizun handiko bertsolaria zarela gaur ere erakutsi diguzu.

Handia Manex zure bakarkako azken bertsoa. Marko batean gordetzeko bezalakoa, handia zara, Manex.

Handia handienetan gaur zu, Ohiane. Zure gartzelakoak oilo ipurdia jarri digu gehienoi, izugarria. Zu txapeldun ikustean baina handiagoa izan da Principaleko publikoaren poza eta txalo zaparrada. Dudarik gabe, ondo merezitako txapela. Zorionak Zalduondoko sorgin maitagarria.

Ia-ia dena handia izan da, lastima ian geratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.