Koronabirusa

Euskal Herrian beste 46 lagun hil dira, eta jadanik 312 dira zenduak

Erredakzioa
2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Euskal Herrian ia 7.000 pertsonari diagnostikatu diete koronabirusa, eta, gaitzaren ondorioz, 312 lagun hil dira guztira. Atzo beste 46 heriotzaren berri eman zuten. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi zuenez, Bizkaian 24 lagun hil ziren herenegun (denera, 103); Araban, beste sei (109); eta Gipuzkoan, beste lau (29). Nafarroan hamabi heriotzaren berri eman zuen gobernuak, eta guztira 70 dira hilak. Ipar Euskal Herrirako ez dago datu zehatzik, Frantziako osasunaren agentziak ez dituelako datuak herrialdeka bereizten. Atharratzeko gizon bat hil zela jakina da, eta gutxienez 21 kasu daudela Baionako ospitalean.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak nabarmendu zuenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzemandako kasuen kopurua aurreko bi egunetako baino apalagoa izan zen aurreko 24 orduetan. Ostegunean 675ren berri eman zuten; ostiralean, 655; eta atzo, 535. Murgaren ustez, kutsatuen benetako kopurua ezin da izan, «ziurrenik», datu ofizialek plazaratutakoaren aldean oso desberdina. Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak ere azpimarratu zuen azken egunetan positibo eman dutenen «jaitsiera» izan dela, portzentualki. Azken 24 orduetan beste 188 positibo antzeman dituzte.

Plan txuriaren lehen fasea aktibatu zuten herenegun Baionako ospitalean. Horren arabera, ospitaleko langile guziak mobilizatuak dira, eta uneoro deitu ditzakete koronabirusak kutsatutako gaixoak artatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.