Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Bizi, iraun edo galdu

2022ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Bizi ala iraun», zioen Berri Txarrak taldearen Biziraun abestiak. Bi aukera horiei eusten ere lanak dituzte, ordea, arrautza eta hegaztien ekoizleek. Orain, ez bat eta ez beste: «Oilategia hutsik bagenu, gutxiago galduko genuke». Beroa joateko zain daude, horrek egoera zerbait hobetuko duelako. Izan ere, oiloek ere ez dute ondo jasaten beroa: estresatu egiten dira, gutxiago jaten dute, eta arrautza gutxiago eta txikiagoak jartzen dituzte. Produktu gutxiago dago saltzeko, beraz, eta, hori gutxi balitz bezala, produktu hori lortzeko prozesua inoizko garestiena da. Gastua duela urtebete halako bi da ia, eta energiaren garestitzeak haiei ere eragiten die. Ondorioa garbia da: arrautzak %28,8 garestitu dira urtebetean.

Poltsikoan nabaritzen dute kontsumitzaileek eta ekoizleek. Beroa, klima larrialdia, gerra... Nahaste horren ondorioz, oinarrizkoena luxu bihurtzen ari da. Eta Jaurlaritzako lehendakariaren hitzek ez dute asko laguntzen lasaitzen. «Ekaitza» datorrela esan zuen atzo; gainditzeko moduan gaudela, baina badatorrela. Bruselak ere «urgentziazko esku hartze bat» iragarri du energiaren merkatuan. Ezer zehatzik ez du inork esaten, baina, jada martxan da gizarteak etsia hartzeko mekanismoa. Erroko aldaketarik ezean, baina, gauzak ez dira onbideratuko, eta erroko aldaketa ez dago norbanakoen esku.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.