Donostiako 67. Zinemaldia. KRITIKA. Culinary Zinema

Txokolatea eta beste

Uxue Arzelus Lasa.
2019ko irailaren 26a
00:00
Entzun

Le chocolat de H



Zuzendari eta gidoilari: Takashi Watanabe. Aktorea: Hironobu Tsujiguchi. Herrialdea: Japonia. Iraupena: 84 minutu.

Tsujiguchi Hironobu gozogile famatuari buruzko dokumentala. Hironobuk bost aldiz irabazi du Urrezko tableta Parisko Salon du Chocolat-en, baina ikasten eta berritzen jarraitu nahi du. Bere lurreko produktu bereizgarriei omenaldi bat egiteko asmoz, Japoniako produktu tradizionalak egiten diren lantokiak bisitatuko ditu, misoa, gatza eta tea bezalako osagaien elaborazio prozesuak ezagutuz. Bestalde, Ekuadorrera bidaiatuko du kakaoa nondik datorren ulertu nahian, bertako produktoreekin biltzeko. Lortutako ezagutza guztiekin sortu zuen 2018ko Salon du Chocolat-en aurkeztu zuen bonboi kutxa.

Pixkanaka haziz doan filma da Takashi Watanabe japoniarrarena. Hasiera gozoegia du. Tsujiguchiren haurtzaroa ezagutuko dugu, dramatikoegiak diruditen musika eta aktoreekin berregindako eszenekin. Bere jatorria kontatuko digu gozogileak, eta telebistarako filme eran aurkeztuko zaigu istorioa: kamera mugimendu ikusgarriak, kontatzen denarekin bat ez datorren musika eta orokorrean gehiegizkoak diruditen plano eta sekuentziak. Ustekabean harrapatu nau.

Istorioak aurrera eginahala, ordea, tonua jaisten da,eta umiltasuna irabazten dufilmak. Munduko txokolategilerik onenetakoa izan liteke, baina gertukoago sentitzen dugu Tsujiguchi gauza berriak ikasiz doan heinean, eta, beraz, harekin egin nahi dugu bidaia, harekin ezagutu nahi ditugu prozesu guztiak eta haren arrakastaren lekuko izan nahi dugu. Culinary-tik zinematik baina gehiago duen arren, Japoniako sukaldaritzarekin beharbada identifikatuko ez genukeen diziplina baten erakuslea da Le chocolat de H.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.