Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak. Nafarroa

UPN: «PSNri emanez gero botoa, Asiron izango da Iruñeko alkate»

Nafarroa Arenan egindako ekitaldi nagusian, Javier Esparzak azaldu du EH Bilduri eta PSNri «mesede» egiten zaiela PPren alde botoa emanda
UPNko lehendakarigaia, Javier Esparza, Nafarroa Arenan.
UPNko lehendakarigaia, Javier Esparza, Nafarroa Arenan. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2023ko maiatzak 21 - Iruñea

Nafarroako banderatxoak astintzen ziren bitartean, Javier Esparza Nafarroako Gobernuko presidentegaiak egungo gobernuarekin eta PSNrekin atsekabetuta daudenen botoa eskatu zuen, baita zentro eskuinean aldaketa nahi dutenena ere. «Gu gara benetako alternatiba bakarra. Edo Txibitek Bildurekin gobernatzen du, edo UPNk Javier Esparzarekin. Ez dago beste aukerarik». Cristina Ibarrola Iruñeko alkategaiak ere antzeko mezua eman zuen, eta hark ere Joseba Asiron Iruñeko alkate izatea nahi ez dutenen botoa eskatu zuen, ohartarazita Elma Saiz alkategai sozialistaren aukera bide itsu bat dela: «PSNri emanez gero botoa, Joseba Asiron izango da Iruñeko alkate»

Nafarroa Arena aukeratu zuen UPNk kanpainako ekitaldi nagusia egiteko, eta horrekin indar erakustaldi bat egin nahi izan zuen atzo. «Gu gara horrelako ekitaldi bat egin dezakegun bakarrak», esan zuen, harro, Esparzak. Ehunka militante, zortziehun inguru, elkartu zituen pabiloian. Izarrak balira bezala, Pet Shop Boysen Go West kantaren akorde ezagunak jotzen ari zirela, eskaileretan behera jaitsi ziren Esparza, Ibarrola, Enrique Maia UPNko presidenteordea eta Yolanda Ibañez idazkari nagusia. Alderdikideen artean, Miguel Sanz presidente ohia zegoen.

Kanpaina osoan egin bezala, EH Bildu izan zuen une oro ahoan Esparzak. Haren hitzetan, aurreko bi legealdietan «EH Bilduren eskuetan» egon da Nafarroako Gobernua: «Legealdi honetan, Txibitek zuzentzen duen gobernuak ez du lurralde hau hobetu, EH Bilduren eskutik zerutik baino infernutik erori zitzaion aukera bat galdu du, eta nafarrek hautetsontzietan ordainaraziko diogu. Txibitek aukera galdu du, eta ez du berriro izango». Gaineratu zuenez, «EH Bildu lurralde honetako giltza izatearen aldeko botoa da PSNren aldekoa».

Inkestek gobernatzeko aukerarik ematen ez badiete ere, egungo gobernuarekin kontentu ez diren herritar eta kolektiboen babesa lortuko duela sinetsita dago Esparza, edo, bederen, agerian utzi nahi izan zuen hori. Duela lau urte EH Bildurekin hitzartu zuelako PSNri botoa eman zietenen babesa eskatu zuen. Gogora ekarri zuen 2019an orduko inkestek esaten zutena baino babes handiagoa lortu zuela Navarra Sumak, eta orain ere UPNk gauza bera egingo duela uste du.

«PSN honekin», ez

Azkenik, boto baliagarriaren alde egin zuen. Haren esanetan, «Txibiteri, Asironi, Otegiri eta Sanchezi mesede egiten zaie» eskuineko beste alderdietan botoa sakabanatuz gero. Ohartarazi zuen «PSN honekin eta Txibiterekin» ez dutela itunik egingo.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza, Andoni Ortuzar eta Idoia Mendia, aurtengo otsailean, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketaren urteurren ekitaldian, Gasteizen. ©DAVID AGUILAR / EFE

EAJk eta PSE-EEk «gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek koalizio gobernuak eratzen lagunduko dute foru aldundi eta udal guztietan. Itunak ez du aipatzen instituzio jakinik, eta ez du argitzen zer jarrera hartuko duten PPren babesa behar dutenean

Maria Txibite, Zurekin Nafarroako ordezkariekin batzartu aurretik. ©J. M. / FOKU
Iriarte: «Gipuzkoan oraindik ez dago ezer idatzita»
<em>Egunkaria</em>-ren itxieraren 20. urteurrena gogoratzeko ekitaldia, Madrilgo La Maliciosa ateneoan. ©J. DANAE / FOKU

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki, Berriemaile berezia

Zenbait gizarte mugimenduk 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroitzeko ekitaldi bat antolatu dute Madrilen. Javier Gomez Bermudez, auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua, solasean aritu da Martxelo Otamendirekin, 'Egunkaria'-ko zuzendari ohiarekin. Epaileak nabarmendu du «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela 'Egunkaria' ixtea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...