Noiz sortua: 2019-01-22 00:30:00

Ipar Irlandako Poliziak alerta ezarri du Derryn

Berria -

2019ko urtarrilak 22
PSNI Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuak furgoneta bat leherrarazi zuen atzo Derryn. Aurretik, segurtasun alerta ezarri zuen hirian; izan ere, salaketa bat jaso zuen, burua estalia zuten hiru lagunek furgoneta bat lapurtu zutelakoan. Larunbatean izandako erasoarekin lotu dute lapurreta.

Derryko Bishop kalean bonba-auto bat zartarazi zuten larunbat gauean, epaitegi baten alboan. Leherketak ez zuen inor zauritu. PSNIk lau lagun atxilotu zituen larunbatean bertan, eta atzo beste bat atzeman zuten. IRA Berriari egotzi diote atentatua; IRAko hiru talde disidentek osatu zuten IRA Berria, 2012an.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 7an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.401 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 790 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.149 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Zazpi kaletako metro sarrera, Bilbon. ©Aritz Loiola / Foku

Beste 77.200 kasu gehiago atzeman dituzte munduan

Berria

OME Osasunaren Munduko Erakundeak emaniko datuen arabera, munduan 1.279.722 COVID-19 kasu diagnostikatu dituzte dagoeneko, atzo baino 77.200 gehiago. Edonola ere, aurreko egunarekin parekatuta, %5 gutxiago dira gehituriko kasuak. Denera, 72.716 pertsona hil ditu birusak dagoeneko munduan.

Urkullu lehendakaria eta Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua ©Irekia

ELAren eta LABen salaketari buruzko erabakia atzeratu egin du EAEko Justizia Auzitegiak

Jokin Sagarzazu

Urkulluk dio sindikatuek auzitara jo izanak ez duela «inolako justifikaziorik».

Lanbidek Bilbon duen buego bat, aurreko astean ©Luis Tejido (Efe)

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna