Ondorioak, ezker abertzaletik harago

2021eko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Ezker abertzalearenlegez kanporatzeak izan zuen eraginik sektore horretatik harago ere. Bat, herritarren ordezkaritza politikoa distortsionatu zuela, erakundeen osaketan eta zenbait udalen agintean ondorio zuzenak sortuta. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ezker abertzalearen adar historikoaren ilegalizazioak gehiengo absolutua eman zien PSE-EEri eta PPri Eusko Legebiltzarrean 2009ko martxoko hauteskundeetan. Ordezkaritza banaketa horrek eragin zuen EAJ Jaurlaritzatik kanpo geratzea lehen aldiz 30 urtean, PPk Patxi Lopezen lehendakaritza babestuta.

Sei urte lehenago, Batasunaren ilegalizazioaren ondorioz, Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa desegiteko agindu zion Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Legebiltzarrari. Mahaiko presidente Juan Mari Atutxak, idazkari Gorka Knorrek eta bigarren idazkari Bilbaok uko egin zioten, agindua legebiltzarraren araudiaren kontrakoa zela argudiatuta. Hiru mahaikideen kontrako salaketa jarri zuten Espainiako Fiskaltzak eta Manos Limpias elkarteak. 2008an Auzitegi Gorenaren zigorra jaso zuten: Atutxak urte eta erdiko kargugabetzea, eta Knorrek eta Bilbaok urtebetekoa. 2017ko ekainean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak arrazoia eman zien hirurei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.