Noiz sortua: 2020-02-18 00:30:00

Ingurumena. Luizia Zaldibarren

«Zergatik ez zeniguten lehenago ohartarazi?»

Ermuko Antzokia goraino bete da herritarrei Zaldibarko luiziaren berri emateko antolaturiko lehen bileran. Haserrea azaleratu da, eta galdera gehienek erantzuna jaso dute. Zabor guztiaren %0,6 da amiantoa.

Egoerari buruz informatzeko batzar irekia egin zuten, atzo, Ermuan. Hiru bat ordu iraun zuen.
Egoerari buruz informatzeko batzar irekia egin zuten, atzo, Ermuan. Hiru bat ordu iraun zuen. L.JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2020ko otsailak 18

«Zergatik ez zeniguten lehenago esan airea kutsatuta zegoela? Zergatik sutea hasi eta ia astebetera?». Ermuko Antzokia (Bizkaia) bete zuten 500 herritarrek txalo tartean hartu zuten emakumearen galdera. Bere egin zuen bildutakoen amorrua eta zalantza nagusia. Joseba Bidaurrazaga Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariordeak erantzun zion: «Arriskuari tamaina hartu ahala erabakiak hartuz joan ginen. Lehen neurketetan sute normaletako datuak agertu ziren. Teknikariek ez zuten uste hainbeste dioxinarik zegoenik. Ez dira maila normalak, baina urteetako esposizioa behar da ondorioak izateko. Etorkizunean egongo da gaixotasunen baten errua honi botako dionik, baina beti bilatzen da errudunen bat».

Bidaurrazaga Jaurlaritzak Ermuko herritarrei erantzuteko gonbidaturiko bederatzi adituetako bat izan zen. Antzokiko tranpaldotik mintzatu ziren, eta galdera guztiei heldu zieten. Bihar Eibarrera joango dira, eta aurrerago, Mallabira. Bidaurrazagaren erantzunak izan ziren herritarren artean oihu gehien sortu zituztenak; batez ere, «materia ez-arriskutsudun zabortegi bat zela esan ziguten», esan zuenean. Aireari buruz hitz egitea egokitu zitzaion, ziur asko beldur eta zalantza gehien sortu duen gaia —herritar asko maskara eta zapiekin joan ziren—. Gai beraz aritu zen Saioa Ferro Jaurlaritzako Aire Zerbitzuko teknikaria, zintzotasun osoz. «Amorru eta urduritasun aurpegiak ikusten ditut, eta susmoa dut bilera honetatik haserre berarekin joango zaretela. Baina baten batek lasaiago lo egitea lortzen badugu, pozik». Hauteskunde prozesuan egoteak giroa gaiztotu duela onartu zuen. Etzi jasoko dira hurrengo emaitzak, eta datuak ematen ez badituzte sailean lanez lepo daudelako dela esan zuen: «Gainezka gaude».

Haserrea eta beldurra eskutik doaz maiz, eta bileran une zakar eta gozoagoak egon ziren, baina oro har edukazioa izan zen nagusi. Ama batek bere seme asmadunak iragan astean pairaturikoak deskribatu zituen; beste gizon batek desagerturikoak gauez ere zergatik ez dituzten bilatzen itaundu zuen... Galdera txandako aurrenekoa izan zen zehatzenetako bat: «Zabortegian zenbat amianto dagoen ba al dakizue?». Hipolito Bilbao Jaurlaritzako Ingurumen Bulegoko buruzagiak erantzun zion, eta erreskateari buruzko xehetasunak eman zituen: «Zabor guztiaren %0,6 dela kalkulatzen dugu». Harenak izan ziren hitzik argigarrienak. Suteari buruzko azalpenak eman zituen, zabortegian dauden osagaiei buruzkoak, eta lanean dabiltzanen langileen segurtasun neurriak deskribatu zituen.

Ermuko herritarrek luizia parean dute, eta hura da beste ardura handia. Lur eta zabor solte metro asko dira, eta batek galdetu zuen: «%100ean ziurtatu dezakezue autobidea segurua dela? Hemendik lanera noa ,eta jakin nahi dut. Baietz esan, eta zerbait gertatzen bada, baietz esan zenutela esateko». Estu hartu zituen mahaikoak, eta Jesus Peña Lehendakaritzako idazkariak azaldu zion lur mugimenduak neurtzeko hamasei neurgailu daudela. Ez zuen argitu nora eramango dituzten autobidera eroritako lur kutsatuak.

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Etxeetara elikagaiak eramateko taldeak antolatu dituzte Milanen. ©Matteo Corner / EFE

Izurriak 823.626 pertsona kutsatu eta 40.598 hil ditu munduan

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Herrialdeka, Bizkaian aurkeztu dituzte dosier gehien. ©Marisol Ramirez / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna