Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldia. KRITIKA. Perlak

Estralurtarren etorrera

Beñat Eizagirre Indo.
2016ko irailaren 25a
00:00
Entzun

'Arrival'



Zuzendaria: Denis Villeneuve. Herrialdea: AEB.Iraupena: 116 minutu.

Villeneuve 2013an Prisoners eta Enemy aurkeztera etorri zen Donostiara, Hugh Jackmanekin batera, eta aurten Arrival estreinatu da. Iritzi kontrajarriak eragingo ditu; alabaina, xarma berezia du filmak. Izan ere, hasierako eta amaierako eszenek ikaragarrizko zirrara eragiten dute; The Tree of Life maisulaneko irudi ederrek bezalaxe, sekulako erakarmen ahalmena daukate. Esperientzia estetiko izugarria eskaintzen du une jakin batzuetan, baina, nire aburuz, planteamenduak huts egiten du. Estralurtarren istorioa ez da batere erakargarria, ez baitauka inolako interesik; labur esatearren, ez du konbentzitzen. Edonola ere, planteamendua onartzeko prest dagoen ikusleak kontrako iritzia izango du ziurrenik. Filmaren aldekoek argumentu desberdinak erabiliz defenda dezakete, baina gauza bat ziurra da: ez da maisulan bat. Drive kitzikagarriarekin aldera daiteke; izan ere, biek esperientzia estetiko ahaztezina eskaintzen dute, baina biei sinesgarritasun falta egotz dakieke; beraz, norberaren generoarekiko zaletasunak baldintzatuko du aldeko edo aurkako jarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.