Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Durangoko 52. Azoka. ARAZOKA

Naturaltasunaren kontra

Iñigo Astiz -

2017ko abenduak 10

Ohartezina da kasik nolako egunerokotasunez gurutzatzen diren Durangoko Azokan euskal kulturgintzaren iraganeko erronken aztarnak etorkizun diren desafioen arrastoekin. Erromatar garaiko tenplu erori bat ikusten dudan aldiro edota altxatze bidean diren eraikinei erreparatzen diedanean, beti pentsatzen dut badela momentu bat hondakinak eta proiektuak berdintzen dituena, eta une horren bueltan ez ote gabiltzan sentitu dut aurten Landako gunean. Badator etorkizuna bere egunsenti digitalarekin, eta iraganeko tresnak zorrozten harrapatu gaitu ibaiertzean. Mamu bat hedatzen dabil euskal kulturgintzan, eta naturaltasuna da mamu horren izena.

Halere, argi mintzo da iragana Durangoko Azokan: naturaltasunaren aurka eraiki da euskal kultura.

Literatura erdaraz idaztea naturala zen garaian liburuak euskaraz idatzi zituztenei esker egiten zaigu orain naturala euskaraz idaztea.

Diskoak erdaraz grabatzea naturala zen garaian diskoak euskaraz grabatzen tematu zirenei esker egiten zaigu orain naturala euskarazko diskoak entzutea.

Antzerkia erdaraz egitea naturala zen garaian antzerkia euskaraz ere egin behar zela burugogortu zirelako egiten dugu orain barre eta negar euskaraz antzokietan.

Liburu eta disko azoka nagusiki gaztelerazko kultur produktuz betetzea naturalena zen garaian euskarazko produktuen gutxieneko kupo bat ezarri zietelako egiten zaigu naturala euskarazko liburuak eta diskoak salmahaietan ikustea.

Komikietako pertsonaiek elkarri komikizko zaplaztekoak PLASTA! onomatopeiarekin ematen zizkieten garaian zaplazteko horiek ZAPLA! entzun zitezen tematu zirenei esker egiten zaigu naturala Asterixek eta Obelixek Italia euskaraz nola gurutzatzen duten irakurtzea.

Telebista erdaraz ikustea naturala zen garaian telebista euskaraz egiteko esfortzua egin zutenei esker egiten zaigu naturala euskarazko telebistaz aspertuta beste kateetara aldatzea.

Arteari buruzko testuak erdaraz idaztea naturala zen garaian arteari buruz hitz egiteko hizkuntzarekin borrokan aritu ziren zoro gutxi horiei esker esan dezakegu artista baten lana kontzeptuala eta neo-dadaista dela.

Bagdaden bonben leherketa erdaraz kontatzea naturala zen garaian bonba horiei euskaraz begiratzeko desafioa onartu zuten aurrenekoengatik egiten zaigu naturala Mikel Aiestaranek, Ane Irazabalek eta Karlos Zurutuzak egiten duten lana euskaraz eskertzea.

Naturaltasunaren aurka aritu diren belaunaldietatik gatoz, eta horregatik egiten zaie belaunaldi berrietako kide askori euskaraz sortzea ingelesez, gazteleraz edo frantsesez sortzea bezain naturala. Baina asmatu beharra dago modua belaunaldi berriei naturaltasunaren aurkako borroka horren neke eta lorpenak kontatzeko; bestela, natural-natural bilakatuko baita proiektu hori ere eroritako tenplu.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Nerea Ibarzabal kantuan, bertsokideak atzean dituela. ©BOB EDME

Lehoiaren ahoan sartu du burua

Miren Mujika Telleria

Nerea Ibarzabalek irabazi du Baionako saioa, eta, lehen itzuliko puntuak batuta, ia ziurtatua du Iruñerako sailkatzea. Datorren astean argituko da nortzuk ariko diren finalean
Michael Jacksonek 24 urte zituen <em>Thriller</em> kaleratu zuenean. ©BERRIA

Pop musika irauli zuen diskoa

Mikel Lizarralde

1982an argitaratu zuen Michael Jacksonek 'Thriller', eta, 40 urte geroago, historian gehien saldutako diskoen artean segitzeaz gain, kantariaren obra nagusia da. Hainbat bitxikeriarekin berrargitaratu berri dute.
'Bilketa.eus' atariko pantaila irudi batzuk ©BERRIA

Artxiboetan barna sartzeko

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Baionako mediatekak zutik eman 'Bilketa.eus' ataria berritu dute. 26.000 dokumentu biltzen ditu digitalizaturik, eta ikerketa bide berriak eskaintzen ditu. Bilatu nahi den hitz oro kausi daiteke edozein dokumentutan. Liburu zaharrak, ikonografiak, prentsa zaharra… denetarik atzeman daiteke.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.