Irudia. Sopela

Urrutikoetxearen alde, pintaketak PSE-EEri

BERRIA.
2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi izandakoaren atxiloketa salatzeko, PSE-EEk Sopelan daukan egoitzari pintaketak egin zizkioten atzo goizaldean; Josu, herria zurekin. Bakea eta askatasuna irabaztera idatzi zuten. Erasoa gaitzetsi zuen atzo Mikel Torresek, PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak: «Batzuek iraganari lotuta jarraitzen dute,

pentsatuz horrelako erasoekin ezer lortu daitekeela». Era berean, nabarmendu zuen PSE-EEko kideak ez direla «kikilduko» eta pintaketak egin zituztenek «bide luzea» daukatela egiteko «errespetua, demokrazia, askatasuna eta pluraltasuna zer diren ulertzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.