ERREZETAK

2014ko azaroaren 8a
00:00
Entzun

Lurlan jatetxeko errezeta

Ez beratu babarrunak.

Babarrunak garbitu, eta garbitzeko ibilitako ura bota.

Kilo bat babarrunentzat lau litro ur bota.

Irakiten hasten denean su txikian jarri.

Prestatzean gozagarririk eta sakramenturik ez botatzea da onena. Ur gehiago behar duela ikusiz gero, gehiago bota, baina hotza izan dadila.

Bi-hiru ordu utzi horrela.

Azken ordu erdian tipula erdi bat bota, eta hura egosten utzi.

Tipula egositakoan, oliba olio zorrotada bat eta gatz apur bat bota.

Babarrunak laguntzekoak beste ontzi batean egingo dira. Aza ez dago gehiegi egin beharrik; hirugiharra egosi eta frijitu, eta odolkia egosi. Horiekin batera, Ibarrako piperrak ere aterako ditugu.

Jateko garaian norberak ikus dezala osagarriak babarrunekin nahastuta jan edo ez.

Fronton jatetxeko aholkuak

Eltzea hobe da altua izatea zabala baino, errazago mugituko baita.

Babarrunak mugitzeko tresnarik ez erabili, hautsi egiten baititu. Eltzearen heldulekuak erabili mugitzeko.

Egosten ari direla ur gehiago behar badu, bota, baina hotza izan dadila.

Bakean utzi egosten, mugitu gabe.

Eginda daudela ikusitakoan, gatza bota, eta minutu batzuk gehiago egosten utzi.

Amaitutakoan, pausatzen utzi.

Odolki, saiheski eta piperrak beste ontzi batean egin, eta banatuta atera mahaira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.