Zerrenda Gorria, bioaniztasunaren barometroa

2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Munduko landareen, onddoen eta animalien egoeraren inbentario moduko bat da IUCNren Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorria. 1964an sortu zuten. Munduko bioaniztasunaren barometro bat dela esan ohi du IUCNk: espezie bakoitzak jasaten duen presioari buruzko informazioa ematen du, informazio horretan oinarrituta, espezieak babesteko neurriak hartu ahal izateko eta haiek galtzea eragozteko. Zerrendatutako 160.000 espeziera iritsi nahi du erakundeak.

Zerrenda Gorriaren azken bertsioaren arabera, galtzeko arriskuan daude 38.000 espezie inguru: anfibioen %41, ugaztunen %26, koniferen %34, hegaztien %14, uharrietako koralen %33 eta oskoldunen %14.

Espezie bakoitzari buruzko mundu osoko adituek egiten dute Zerrenda Gorria. Informazioa biltzen dute: espeziearen hedapena, kopurua, habitata eta ekologia, erabilera edo ustiapena, mehatxuak eta kontserbatzeko neurriak.

Zerrenda ez da paperean argitaratzen eta Internet bidez kontsulta daiteke. Helbidea: www.iucnredlist.org
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.