«Jubilatutakoan euskal literatura gertutik jarraitzeko asmoa nuen»

Juan Luis Zabala
Donostia
2014ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Idazteko lanean murgilduta, nahi baino gutxiago jarraitu du azken urteotan euskal literatura Joan Mari Irigoienek. Orain, horretarako astia izango zuela uste zuenean, osasun arazoak ditu bere asmoa gauzatzeko oztopo nagusi.

Irakurtzen duzu egungo euskal literatura? Zer iritzi duzu egun idazten denaz?

Aspaldi honetan, ez diot jarraipen berezirik egin euskal literaturari, eta nire aspaldiko ametsa zen, orain jubilatutakoan, jarraipen horri ganoraz berrekitea, oraindik irakurri ez ditudan liburuak irakurriz: [Ramon] Saizarbitoriaren Martutene, adibidez, edo Joxean Agirreren azken aleak… baina baita beste belaunaldi batzuetako idazleen liburuak ere, gazteen lanak bereziki; eta erosi ez ditudan batzuk erosiz. Baina amets horri heltzeko moduan nagoenean, zer gertatzen zait? Sarritan nahiago dudala burua hutsik edukitzea, atsedenean, irakurri baino. Pena ematen dit alde batetik, baina osasun hobekuntzarik ezean (nekez!), hala beharko du.

Hurrengo urtean 40 urte izango dira Hutsetik esperantzara poema liburua argitaratu zenuenetik, zure lehen liburua. Izenburu horrek defini dezake euskal literaturak ordutik egindako bidea?

Bai. Nik nahiago, hala ere, beste hau: «Hutsetik esperantzara. / Eta esperantza lore bihurtu zen, / bihurtu da fruitu…».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.