Gehiago egin beharko da

2050. urtean karbono neutraltasuna iristeko, ekonomia guztian egin beharko lirateke ahaleginak, eta derrigorrezkoa litzateke portaerak aldatzea ere.

Irune Lasa.
2020ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Hurrengo hamarkada erabakigarria izango da trantsizio energetikorako. IEAk espero du CO2 isuriak kontrolpean izaten lagunduko dutela berriztagarrien hazkundeak eta ikatzaren «egiturazko» jaitsierak. Baina karbono neutraltasuneko agertokirako ez da nahikoa izango energia sistema globalaren eraldaketa. Munduko ekonomiaren alderdi guztietan izango dira ezinbesteko «aurrekorik gabeko» ahaleginak. Ez hori bakarrik, beharrezkoa izango da norbanakoek euren portaerak aldatzea ere.

IEAren arabera, aldaketa horietan gehienetan (%60) gobernuek eragin dezakete, araudien bitartez. Gero, norbanakoek egin ditzaketen hautuen artean, garraioarekin zerikusia dutenak dira karbono isurietan murrizketarik handiena dakartenak, batez ere errepideko garraioan eta airezkoan. Adibidez, autoen isurien %7 hiru kilometrotik beherako joan-etorrietan egiten dira, «bizikletaz hamar minutuan egin daitezkeenean. Klima neutraltasuna 2050ean iristeko, bidaia motz horiek oinez edo bizikletaz egin beharko lirateke». Ordubetetik beherako hegaldiak ere desagertu beharko lirateke.

Isuri neutraltasuna 2050ean iristea posible izateko, 2010ekoak baino %45 txikiagoak izan behar dute isuriek 2030erako. Horrela, beroketa globala 1,5 gradutik behera mantentzeko probabilitateak %50ekoak lirateke. Baina hori lortzeko, hamar urte barru eskariaren %75 isuri murritzeko argindarretik bete beharko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.