180.000 euro, eta hamabost ikertzaile

2018ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
EHUko ibai artifizialen laborategia antolatzeko 180.000 euroko laguntza eman dute Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak eta Bizkaiko ForuAldundiak. Baina Jesus Pozo arduradunak esan du laborategia hori baino gehiago kostatuko dela esperimentuak egin ahala tresna gehiago beharko direlako.

Ibai Ekologia Taldearekin 30 urte daramatza lanean Pozo, eta harro dago dirua lortzeko izan duen ahalmenaz. Izan ere, lehiaketaren bidez eskuratzen dira laguntzak, eta 2015eko deialdian taldeak zazpigarren postua lortu zuen, «fisika nuklear eta medikuntza taldeak kontuan hartuta». 2016tik 2018ra, nazioartean eragina izan duten 100 artikulu argitaratu ditu taldeak. Denera, 15 ikertzaile arituko dira Leioako ibai artifizialen laborategian, besteak beste, Pozo bera, Arturo Elosegi, Ana Basaguren, Luz Boyero eta Aitor Larrañaga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.