Albistea entzun

Lander Garro. Zinema zuzendaria

«Gaur egun, feminismoak gorpuzten du hobekien intsumisioaren izpiritua»

Dokumentalaren zuzendariak uste du lortu dutela intsumisio mugimenduari «omenaldia» egitea, baina «triunfalismoan» erori gabe, eta begirada batez ere «orainaldian eta etorkizunean» jarri dutela.

GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2020ko ekainak 19

Lander Garrok (Errenteria, Gipuzkoa, 1975) zuzendu du Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala.

Filma prest duzue jada. Pozik zaude emaitzarekin?

Bai, oso pozik. Bi kontu daude hor. Alde batetik, atzean dagoen historia handi hori, intsumisioarena, nola kontatzen duzun, eta beste aldetik, emaitza artistikoa, nolabait esateko. Lehenengoari dagokionez, sentitzen dut intsumisioa omendu dugula, baina ez garela omenaldi hutsean erori. Ez dugu istorio triunfalistarik egin, zer onak ginen erakusteko, eta begia orainaldian eta etorkizunean jarri dugu. Beste aldetik, protagonisten testigantzak lortu ditugu, garai hartan hedabideetako lerroburuetan ere bazeuden intsumiso presoenak, baina, aldi berean, ahots periferiko asko agertzen dira, orduan gertatu zena ulertzeko ikuspegi eder eta aberatsagoa ematen dutena

Iruñeko kartzelak pisu handia du kontakizunean.

Kartzela ez da asko agertzen dokumentalean, baina modu erabakigarrian agertzen da, eta presoak kartzelaz duen sentimendu hori: «Hemen eduki ninduten preso, hemen sufritu nuen, baina, era berean, oroitzapen ederrak eta oso sakonak gordetzen ditut».

Nolakoa izan da prozesua?

Pelikula bat martxan jartzen denean, lehenengo pausoa izaten da finantzaketa bilatzea. Eta, horretarako, lanaren zati bat egin eta erakutsi behar da. Denbora aurrera joan ahala, pelikulak apur bat forma hartzen duenean, konturatzen zara hasieran oharkabean egindako grabazio horiek zure kartzela direla, gero etorriko dena baldintzatzen dutelako.

Eta alde ekonomikotik?

Produkzioaren aldetik, dokumentalak zailtasun handiak izan ditu. Adibidez, niretzat ezusteko handia izan da Eusko Jaurlaritzak eta EITBk ez dutela euren partaidetza eskaini nahi izan. Harrigarria izan da, irudi lukeelako gaur egun mundu guztiak onartzen duela intsumisioarena borroka zilegizkoa eta beharrezkoa izan zela. Zama handia izan da hori guretzat, baina, zorionez, finantzaketa kolektiboko kanpaina bat jarri genuen abian, eta jendearen eskuzabaltasunari esker atera dugu dokumentala aurrera.

Soldadutzara joan behar zutenak gizonezkoak izaki, dokumentalean ikuspegi maskulinoa gailentzeko arriskua bazegoen. Horri itzuri egitea lortu duzue?

Guztiz. Alde horretatik, oso pozik eta harro gaude. Lehen esan dudan moduan, hasieran hartzen diren erabakiak askotan atzeraezin bilakatzen dira, baina arrisku hori oso garaiz ikusi genuen, eta erremedioa jartzeari ekin genion. Emakumeek ematen duten ikuspuntua ezinbestekoa da dokumentalean.

Dokumentalaren azken zatian galdetzen duzue non dagoen gaur egun intsumisioaren izpiritua. Zuk zeuk ba al duzu erantzunik galdera horretarako?

Nik uste dut feminismoak gorpuzten duela gaur egun hobekien intsumisioaren izpiritua. Transbertsaltasunean eta sektarismoa gainditzen asmatu duen mugimendua da. Erronka politikoen arrakastaren giltzarria etorkizunean hor dago: jakitean gizartearen sentsibilitate desberdinak zeharkatzen kausa komun eta justu baten alde.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia»

Julen Aperribai

Kontsentsuak sortzeko duen gaitasuna goratu dio Eskisabelek Kontseiluari, baita eraldaketa prozesuekin lotzeko borondatea ere. Horretan eragin nahi du, baina bide horretan hasia ikusten du euskalgintza.
Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Rosa Perez Osakidetzako zuzendari nagusia, atzo, lehendakaritzan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Sagarduik «antolakuntza aldaketa» soiltzat jo ditu kargugabetzeak

Edurne Begiristain - Jon O. Urain

Sailburuak azaldu du «gertaera kate baten» ondorioz beharrezkoa zela Donostialdeko ESIko zuzendaritza aldatzea. Agustin Agirre izendatu dute jarduneko zuzendari. Sailburuaren dimisioa eskatu dute EH Bilduk nahiz PP+C's-k; EP-IUk, azalpenak

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Osakidetzaren kudeaketa eredu «bertikalak» eragindako zurrunbiloa

Arantza Iraola - Paulo Ostolaza - Edurne Begiristain

Donostiako ESIko langileen artean «ezinegona» dago. Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, otsailean Osakidetzan egindako greba. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Osakidetzako arazoak lehenagotik datozela salatu dute sindikatuek

Isabel Jaurena

SATSE «kezkatuta» dago gertatutakoak osasun langileengan izanen dituen ondorioengatik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...