ainara arratibel gascon
SOSLAIA. Luis Scola

Talentua ez ezik, konpromisoa

2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Baskoniaren ikurretako batek, Luis Scolak (Buenos Aires, 1980), saskibaloia utzi du. Kantxatik bulegora doa. Bere azken taldeko, Vareseko, kontseilari ordezkaria izango da hemendik aurrera.

Kirol mailan haren lorpenik handiena 2004ko Atenaseko Olinpiar Jokoetan lortutako urrea izan da.1998an fitxatu zuen Baskoniak. Bere izaera lehiakorragatik eta kalitateagatik, Buesa Arenako zaleen kutun bihurtu zen. ACB liga bat, hiru Espainiako Kopa eta hiru Superkopa irabazi zituen. Gainera, 2005, 2006 eta 2007ko Euroligako Lauko finalak jokatu zituen.

Baina ezin zion NBAn jokatzeko ametsari uko egin. Houstonen, Phoenixen, Indianan, Toronton eta Brooklynen jokatu zuen. Hamar sasoi, 780 partida eta hamabi puntu lehiako batez beste. Txinako bi urteak eta gero, Europara itzuli zen, Milanera.Italiarrekin gertu izan zuen berriz Buesa Arenan jokatzeko aukera, baina ezin izan zuen COVID-19agatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.