Arrauna. 'TXIKI'-TIK

Hiru

Itziar Olasagasti - Orio taldeko arraunlaria

2019ko uztailak 16

Historikoa da klub bera hiru ligetan lider izatea, baita hiru ligetan asteburu berean irabaztea eta errepikatzea ere. Inork hori egin behar bazuen, Orio zen. Onartzen dut subjektibo xamarra naizela. Denboraldiari asko geratzen zaion arren, Orion ez da giro, #orioipurdiak ditu jendeak. Zale asko eta aurkari gehiago. Martxa honetan, Durangoko azokarako Benitok disko berria! (Bat ez, bi!)

Astea betea dator, hiru estropadarekin, Gipuzkoako txapelketa tarteko. Dagoeneko sei jardunaldi izan ditugu. Santanderren genuen presioa irabazi izanak gutxitu zuen. Lekeitioko ikasgaiak lanean jarraitzeko indar gehiago eman zigun. Coruñan egindako etxeko lanek azterketa biribildu zuten. Donostiako eremuan atzetik aurrera egiten badakigula erakutsi genuen, eta zer esan Castrokoaz. Bat kasualitatea, bi kasualitatea baino gehiago. Hurrengo Kantabriako estropadara bi aldiz gosalduta joango naiz.Igande arratsaldean egin zidaten galdera egingo dizuet: zer nahiago, Santanderko irteerako hamabi minutuak (semaforoa keinukari une oro) edo Castroko 55 minutuko atzerapena? Zaku berean sartuko nituzke.

Nola ahaztu uretan eguzki azpian igaro genituen hiru orduak, azaleko erredurek gogorarazten badizute? Bai, hiru ordu. Beroketan pasatutakoa, 55 minutuko atzerapena, estropadak iraun zuena, ondoren helmuga lerroa zeharkatu ezinik pasatu genuena eta bandera hartzen pasatutakoa. Eskerrak umore oneko geunden! Lehorreratzean iritsi ziren entrenatzen ditudan infantilen Castreloko notiziak. Zorionak, kuadrilla!

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Pilotari bat, pilota bat eskuetan duela, aukeraketa batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Pilotak irabazi du»

Julen Etxeberria

«Oso pozik» daude Jon Ander Albisu, Aimar Olaizola eta Jokin Altuna, Baikoren eta haren pilotari gehienen arteko gatazka amaitu delako. «Gogotsu» daude ohiko jardunari berriz ekiteko.

Napoliko Hirving Lozano baloiarekin, aurreko astean AZ Alkmaarren kontra jokatutako neurketan. ©CESARE ABBATE / EFE

«Partidatzarren traza du»

Jon Ander De la Hoz

Napoli eta Reala ongi helduko dira gaur iluntzeko neurketara. Italiarrek irabazi egin dute ligan, zelaian izan diren aldiro. Iñaki Lorda kazetariak gertutik segitzen die urdin argiz janzten direnei: «Joko onari garrantzia ematen diete».

Joshua Cheptegi atleta Monakon jokatutako proba batean. ©GILLAUME HORCAJUELO / EFE

Pistara ere ailegatu da eragina

Ainara Arratibel Gascon

Joshua Cheptegei eta Letesenbet Gidey atleten munduko markek berriz sortu dute Nikek merkaturatutako zapatilen inguruko eztabaida. Nazioarteko Federazioaren jarreran dago arreta.

Primoz Roglic eta Richard Carapaz, lehian, atzo. ©KIKO HUESCA / EFE

Gandorra tente dutela erakutsi dute

Ainara Arratibel Gascon

Primoz Roglic izan da nagusi Vueltako zortzigarren etapan. Carapaz liderrarekin lehia politean aritu da; 13 segundora daude orain

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna