Noiz sortua: 2015-04-23 00:30:00

'Nafarroako Hitza'-ren pausoa sarean

Berritu egin dute 'Nafarroa.hitza.eus' webgunea.

Interneteko sare sozialetan profil aktibo eta interaktiboak izango dituzte
BERRIA

Urtzi Urkizu -

2015eko apirilak 23

BERRIAk hasitako aldaketa prozesuaren bidean, «jarraipen naturaltzat» jo du Ion Orzaiz Nafarroako Hitza-ko zuzendariak webgunea berritzea. «Bere garaian apustua egin genuen papereko diseinua eta edukiak indartzeko: irudi erakargarriagoa, diseinu ikusgarriagoa... eta, aldi berean, sakoneko erreportaje eta elkarrizketak». Horren osagarria dator orain, euskarri digital berria: Nafarroa.hitza.eus. «Nafarroako Hitza-k bazuen webgune bat, baina ez zen batere dinamikoa. Hori aldatzen saiatu gara», nabarmendu du Orzaizek.

Agerkari digital berria gaur aurkeztuko dute, 19:00etan, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Astekariaren zuzendariaren arabera, webgunea «argia» eta «irakurtzeko erraza» da: «Bisuala da, argazkiei protagonismo handia ematen die eta garbia da». Sakelako telefonoetan eta tabletetan erabiltzeko web moldagarria da, BERRIArena bezala.

Esate baterako, papererako maiatzeko hauteskundeei lotutako gaiak ari dira lantzen egunotan. Interneten, eduki horiez gainera, berri txikiagoak ere argitaratuko dituzte: agenda luze bat, bideoak eta bestelako multimedia edukiak. Webgunean, ostiralero papereko edizioaren edukiak irakurri ahalko dira. «Baina horiez gain, orain arte tokirik ez zuten albisteak sartuko ditugu: unean unekoak zein BERRIAko kazetariek lantzen dituztenak», iragarri du Orzaizek.

Interneteko sare sozialetan ere, Nafarroako Hitza-ko kideak ez dira estatikoak izanen. «Ez dugu papagaioarena egin nahi. Hau da, paperean idatzitakoa zabaltzeaz gainera, profil aktiboak izanen ditugu, interaktibotasuna sustatuko dugulako», esan du kazetariak. Twitterren, Facebooken eta Youtuben kontu berriak sortu ditu Nafarroako Hitza-k.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere, eta gogorarazi du distantzia mantendu ezin denean maskara erabili beharra dagoela. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Urtzi Urkizu

Informazio osagarria