Albistea entzun

Maribel Salas. Aktorea

«Umorea tresna bat da gauza guztiez hitz egiteko»

Bost ataletako 'Nekane Amaya' telesaila estreinatuko du gaur ETB2k (22:30). Ijito abertzalearen rola jokatzen du Salasek. Alabaren ezkontzarekin hasiko da istorioa.
ETB / ETB

Urtzi Urkizu -

2016ko maiatzak 25

Vaya semanita-ren denboraldi arrakastatsuenetan parte hartu zuen Maribel Salasek (Barakaldo, Bizkaia, 1965). Orduz geroztik, telesail ugaritan parte hartu du.

Zer moduz sentitzen zara Nekane Amayaren pertsonaiarekin?

Aurkikuntza ederra izan zen niretzat. Bolada batean komediako pertsonaia guztiak gizonezkoei ematen zizkieten. Vaya semanita: cambio radical iritsi zenean, Nekane Amayaren pertsonaia egitea proposatu zidan Pausokak, eta oso atsegina izan da. Mamia duen pertsonaia da; dibertigarria da, eta inprobisaziorako aukera ematen du. Oso-oso gustagarria da pertsonaia; asko gozatzen dut aktore moduan.

Zer ezberdintasun izango du telesailak aurretik Nekane Amayarekin egin dituzten esketxen eta telefilmaren aldean?

Berrikuntzarik handiena cameo-ak dira. Pertsonaia ospetsuak trametan sartuko dira: Igor Yebra, Patxi Salinas, Berto Romero, Africa Baeta, Juan Maria Aburto eta abar. Zerbait ezberdina ematen diote telesailari.

Ezkontza ijito batekin hasiko zarete, Amayaren alabarena.

Ezkontza horretan, gainera, senargaiaren gurasoak kirurgialariak dira. Haien eta emaztegai ijitoaren familiaren arteko gatazkak askorako emango du.

Aritz Galarraga BERRIAko bi telebista kritikarietako batek idatzi du iraindua sentitu dela, ijitoen gaineko estereotipo, topiko eta klixeekin. Zer diozu?

Horren beldurra banuen. Umorearekin hari finekin zabiltza, eta min egin daiteke. Baina umorea tresna bat da gauza guztiez hitz egiteko. Gu errespetuz aritzen gara. Ijitoen kolektiboa Bilboko aurrestreinaldian izango da [atzo egin zuten]. Bakoitzaren umorearen senaren kontua da.

Martxoan, Dibertsitatearen Aldeko Ijito Feministen Elkarteak protesta bat egin zuen Mediaseten aurrean saio bategatik.

Imajinatzen dut egongo dela jendea iraindua sentitzen dena. Bataren gaitza, bestearen ona. Gu, behintzat, maitasunez aritzen gara.

Atzo gauean Allí abajo-ren denboraldia amaitu zen. Begoñaren rola jokatzen duzu hor.

Ocho apellidos vascos filmaren ostean, modan dago ipar-hego gatazka. Gu oso pozik gaude telesailaren ikusle datuekin. Batzuei ez zaizkie estereotipoak gustatzen, baina beste askori grazia egiten diete. Muturrera eramandako umorea da.

Hirugarren denboraldian jarraituko al duzu?

Bai, orain kontratu berrirako baldintzak negoziatzen ari gara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Grabaketaren une bat, atzo ©Getxoko Udala

Elkanori buruzko telesaila grabatzen ari dira Getxon

Urtzi Urkizu

RTVEren eta Amazon Prime Videoren 'Sin límites' telesailaren grabaketak Euskal Herrian abiarazi dituzte. Simon West zinemagilea da ekoizpenaren zuzendaria.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Elkarte kultural eta artistiko bat sortu nahi dugu»

Jone Arruabarrena

Mermaid Zine proiektua sortzen ari dira Rodriguez eta Zabaleta: artea zabaltzeko baliatuko dute egitasmoa, eta jarri dute lehen erakusketa.
Australiako <em>Hardball</em> telesaila ostiraletan hasi da ematen ETB1. Gaztetxoei zuzendutako komedia bat da. ©ETB

'Hardball' Youtuben ere estreinatu du ETBk, eta bide hori baliatuko du

Urtzi Urkizu

Orain arte, ETBk geroago jarri izan ditu edukiak Youtuben; zenbait kasutan, ez ditu bertan jarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.