Euskaldunon kontsumoari 'selfie'-a

Euskarazko komunikabideen ikerketa kualitatiboa egiteko, hiru ikerlarik #selfieIKT kanpaina jarri dute martxan Twitterren
ABERRIA

Urtzi Urkizu -

2015eko apirilak 26

Hekimen elkartearekin batera, Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea), Gorka Salces (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Koldo Diaz Bizkarguenaga (Mondragon Unibertsitatea) audientzia ikerketa kualitatiboak egiteko proposamen bat lantzen ari dira. Euskal Hedabideen Behategiaren proiektuarekin lotutako Bestelako irakur-ikus-entzuleriaren ikerketak taldetik abiatutako proiektua da. Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta Internet aztertzeko. «Epe ertaineko proiektu bezala hasi dugu, eta helburua Interneten garapenak ekarri digun ekosistema berrian euskarazko komunikabideen kontsumo forma garaikideak hobeto ezagutzea da», dio Xabier Landabideak.

Ikerketa abiarazteko joko bat proposatu dute Twitterreko komunitate euskaldunarekin: #selfieIKT kanpaina. «Batetik, gure ikerketa hasieratik sozializatu nahi dugu, iker-objektuak iker-subjektu bilakatuz, nolabaiteko talde-hausnarketa fragmentatu eta umoretsu bat proposatuz». Bestetik, IkerGazte biltzarrean aurkeztuko dituzte ikerketaren oinarri teoriko eta metodologikoak. «Horretarako, nahiko genuke material fresko eta propioa eraman, gure disko gogorretako argazki zaharrak eta Googlen indexatutako irudi harrapaketan ibili baino». Eginahal horretan arrantzan ibiltzeko asmoa dute hiru ikerlariek, «komunikabideekin euskaldunok eguneroko harremanen deskribapen espontaneoen eta kasu kritikoen arrantzan».

Oraingoz Twitterren baino ez dago kanpaina, #selfieIKT etiketarekin. «Baina traolak martxa hartzen badu, oraindik Whatsappen amai dezakegu. Gaur egun hedabideen arteko mugak geroz eta lausoagoak dira». Jadanik hainbat euskal txiolarik zabaldu dute zer harremana duten euskarazko komunikabideekin.

Kanpaina-joko horren ostean, ikerlariek hamabost elkarrizketa egingo dituzte. Ahalik eta kasu ezberdinenak jasotzen saiatuko dira, egun dagoen «aniztasuna» eta «aberastasuna» islatzeko asmoarekin.

Aurten Durangoko Azokan aurkeztu nahiko lituzkete ikerlariek atariaren emaitza batzuk, Hekimen prestatzen ari den urtekariarekin batera.

Ohituretan aldaketak

Ikerlariek adierazi dute eguneroko esperientziaren berri izan nahi dutela, aldaketa teknologikoak praktiketan ez ezik praktika horiei ematen zaizkien zentzuetan eraldaketak izan dituelakoan. «Gure asmoa ez da lagin batetik abiatuta euskaldun guztien ohitura mediatikoen potreta osoa egitea, baizik eta aurretik bilatzen ari garen profil ezberdinen atzean dauden errealitate aniztun eta singularrak hobeto ezagutzea». Ikerlariei iruditzen zaie orain arteko audiometria eta hurbilketa estatistikoek ez dutela kontuan hartu dimentsio subjektibo hori. Horrenbestez, hurbilketa kualitatiboek euskal ikus-entzuleriaren ikerketa garaikide baterako «ekarpen garrantzitsuak» eskain ditzaketela uste dute.

Hiru unibertsitateetako ikerlariak ados daude: «Teknika kuantitatiboez gain, ezinbestekoa da kualitatiboak erabiltzea ere». Horregatik, euskarazko komunikabideen kontsumoaren hurbilketa etnografikoa proposatu dute, kontsumitzeko eta ez kontsumitzeko zergatiak eta moduak esploratu, eta Internetek sortu dituen etendura, trantsizio, migrazio eta eraldaketak hobeto ulertzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©PEDRO PUENTE HOYOS / EFE

«'Pandemiaren urteak', esan nuen. Urteak izango direlakoan: urteak»

Arantxa Iraola

Aurrera urratsa egin, eta hedabideetan naro-naro dabilen zientzialarietako bat da Del Val; txertoa lortzeko prozesuak oso azkar doazela onartu du, baina uste du une aski zailak eragin ditzakeela oraino ere izurriak.

 ©Juan Carlos Ruiz / Foku

COVID-19ak hiru hildako utzi ditu Nafarroan

Berria

13.012 PCR egin dituzte Hego Euskal Herrian, eta horietatik 842k positibo eman dute. 

Protesta bat Gasteizen. ©E.PORTILLO/ FOKU

Arabako zahar etxeak ere, grebara

Erredakzioa

Hiru lanuzte egingo ditute, ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk deituta, «prekarizazioa» salatzeko

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna