Albistea entzun

«Jestu politiko poetiko bat da»

Eugene Green film egile eta idazlea Euskal Herrian dago egunotan 'Hitz egin' dokumentala grabatzen; euskararekiko harremanaren ispilu, lau euskal gazteren berri filmatzen ari da.
Lapurdiko hiru gazte eta Gipuzkoako bat dira <em>Faire la parole (Hitz egin)</em> dokumentaleko protagonistak.</em>
Lapurdiko hiru gazte eta Gipuzkoako bat dira Faire la parole (Hitz egin) dokumentaleko protagonistak. LES FILMS DE L'AIR

Nora Arbelbide -

2014ko uztailak 24 - Baiona

Euskaraz ari zaizkio kamerari. Eugene Greenek ez daki euskaraz, baina garrantzitsua zaio hala izatea. Hizkuntzatik jalgitzen den hori harrapatu nahian dabil. Barneko hori. Eta horrek euskaraz baizik ezin duela izan konbentzitua da. Hizkuntza baitu gaia. Faire la parole (Hitz egin) deitzekoa du, funtsean, dokumentala. Parisko Les films de l'air ekoizpen etxea ekoizten ari zaio filma.

Errana dena doi bat menperatzeko, hor du ondoan lokarri lanetan dabilen laguntzailea. Baina kontrolik gabe. Libre uzten ditu kameraren aitzinean ari direnak, tratatu nahi luketen gaiaz argibide zenbait emateko. Kamerarik gabe ukan solasetan entzun zituenetan erranak kameraren aitzinera ekarri nahi lituzke.

Bere aztarna artistikoa ez du biziki urrun izanen, halere. Oihan, argizari, dolmen eta harpeen arteketatik a cappella kantatu abesti zenbaiten doinuek margotuko duten dokumentala ari da osatzen. Antzerkian hasi eta zinemarako fikzio andana bat egin duen arren —Un monde vivant, (2002), Le pont des arts (2004), Les Signes (2006)...—, lehen dokumentala du hau Greenek.

Sortzez, Amerikako Estatu Batuetakoa da Green. Biarnon (Okzitania) grabatzen ari zen filmarentzat bilatzen zituen paisaiek zuten Euskal Herrira ekarri duela hamar bat urte, erdi kasualitatez. Baina, geroztik, lekuak eta, partikularki, euskarak «liluraturik» utzia dute: «Euskara altxor bat da. Niretzat, hizkuntzaren jatorriaren lekukotasun bat dakarrena». Pirinioetan ez dela nehoiz izan populazio aldaketa nagusirik izan erranez esplikatzen du lekukotasun kontu hori: «Duela 40.000 urte han bizi zirenek euskararen arbaso bat zitekeen hizkuntza zutela mintzo pentsa daiteke. Ez da kasualitate bat hitz egin hitza bi hitzetan izatea, nire ustez. Ez izatea egiazko aditz bat. Hitz egiteak esan nahi duen mirakuluaren lekukoa da hori. Gizakia hitzaren jabe izatearena». Jatorri horren berezitasuna harrapatu nahi izateaz gain, dokumentala «oldar moral» baten emaitza ere badela dio artistak. Hizkuntzaren kontrako bortizkeriak eragin kalteei begira, filma «jestu politiko eta poetiko» bat bezala definitzen du.

Lau euskal gazteren atzetik

Dokumentalak lau euskal gazteri segitzen die. Hiru lapurtar eta gipuzkoar bat: «Hizkuntzarekin duten harremana naturala da, eta ez du aitzineko belaunaldientzat bezainbat sufrimendurik eragiten». Horiei oihartzun eginez, lau helduen potretak gehitzekoak ditu filmari Greenek. Aitzineko belaunaldiek jasan zailtasun zenbaitzuen adibide zehatz gisa.

Horiek oro eta gehiago biltzekoak ditu dokumentalean. Baina oraindik dena ez da erabat lotua. Orain, grabaketetan dira. Eta hamabost bat egun iraunen dute. Igandean, Garindaineko pastoralean izan da taldea, eta azken irudiak Donostian hartzekoak ditu. Pentsatzen dute emaitza heldu den urtean ikusten ahalko dela zinema geletan. Urte bukaera aldera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuko dute 2022ko lehen saioa ETB1en: <em>Biba 2022!</em>. ©EITB

ETBren kanpaiak, Gasteiztik

Urtzi Urkizu

ETB1en Ainhoa Etxebarriak, Aitziber Garmendiak eta Yerai Diezek aurkeztuko dituzte kanpaiak

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ekialdean berariaz zaindu dute xakea»

Gorka Erostarbe Leunda

Jolasa eta jokoa. Lehia eta estrategia, baina baita zientzia, artea, poesia eta bizitza ere. Guztiak islatzen ditu xakeak. Alderdi horiek bildu ditu Berasaluzek '64 begirada. Xake taularen zuri-beltzean' lanean.
Daliren maskara biral egin da. ©NETFLIX

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.