Zergatik kostatzen da hainbeste ikastea batzuetan?

2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Inor gutxik jartzen du zalantzan adinean sartutakoek digitalizazioaren abantailak onartzen dituztela, oro har, eta estimatu ere bai, komunikazio molde berri horiek barneratu ondoren. Baina sarritan ordenagailu, tableta edo smartphone baten aurrean jartzen direnean, arrotz egiten zaie, arrotzegi etekina ateratzeko. Teknologiak eta adindunek ez dute elkar ulertzerik?

Gailu teknologikoak gero eta gehiago bideratzen dituzte erabiltzailearen senari jarraitzera. Pantailak handiagoak dira, eta prozesuak, errazagoak. Hala ere, adineko askok zailtasunak izaten dituzte haiekin. Neuron aldizkariak kaleratutako ikerketak batek dio ikasteko prozesuekin lotutako neurona jakin batzuk egon daitezkeela arazoaren atzean. Zahartzen garen heinean, neurona horiek kaltetzen dira, eta garunak erresistentzia bat du lehendik ikasitakoa beste modu batera egiten ikasteko. Lehengo sakelakoekin ohitutakoek errazago barneratuko dituzte oraingoen logika. Logika hori bera zahartzaroan ikasi behar bada, prozesua motelagoa izango da, oinarri bat falta delako. Esan daiteke hutsetik hasi behar dela, edo kasik hutsetik.

Baina motelagoa ez da ezinezkoa. Ikastea errepikatzea da, praktika kontua, eta ordenagailu batekin egoki ibiltzen ikas daiteke zahartzaroan ere, ahaleginak eginez gero. Hala diote adituek. Tableta edo smarthphone-a erosteak ikasteko asmoa islatzen du, eta zerbait berria ikasteko funtsezkoena jarrera dela esan ohi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.