Fernando Haddad

Lularen babesa eta zama eramateko ardura

HEDESON ALVES / EFE.
2018ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Luiz Inacio da Silva Lula-ren babesa du Fernando Haddadek (Sao Paulo, 1963), baina, babesarekin batera, baita ardura handi baten zama ere. Lularen oso bestelako profila du Haddadek, ez baita sindikalismotik edo kaleko militantziatik iritsitako politikari bat, akademia mundutik baizik. Libanoar jatorriko familia batean jaio zen, ehungintzako gaien denda bat bizimodutzat zuen sendi batean. 1980ko hamarkadan Ekonomia eta Filosofia ikasketak egin zituen Sao Pauloko Unibertsitatean. PT Langileen Alderdiarekin bat egin, eta 2001ean Sao Pauloko Udalaren finantza sailean kargu bat eman zioten. 2005ean, Lulak ministerio erabakigarrietako baten ardura eman zion, Hezkuntzakoarena, eta 2012an utzi zuen, Lulak berak konbentzitu baitzuen Sao Pauloko alkatetzara aurkezteko. 2016an galdu zuen alkatetza. Orain, presidentetza du helburu, Lulak hala eskatuta, berriro ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.