Albistea entzun

Ana Requena. Kazetaria

«Presio sozialak ekarri ditu hedabideen genero arloko aldaketak»

Hedabideetan genero ikuspegia lantzeko erronken inguruan hitz egin du berriki Requenak, Bilbon: baikorra da 'Eldiario.es'-eko kazetaria, eta uste du gero eta kontzientzia handiagoa dagoela erredakzioetan.
MARISOL RAMIREZ / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko maiatzak 29

Bangladeshtik, Siriatik, Palestinatik eta Mexikotik idatzi ditu kronikak Ana Requenak (Madril, 1984). Público egunkarian egin zuen lan, paperezko edizioa 2012an itxi zuten arte. Micromachismos bloga idazten du Eldiario.es atarian, eta bertan egiten du lan hedabidea sortu zenetik.

Martxoaren 8a historikoa izan zen. Bi hilabete luzeren ostean, nola daude berdintasun gaiak komunikabideetan?

Gizartean dagoen gorakada feministak eragina izan du komunikabideetan, Martxoaren 8tik harago. Erredakzioetan kezka dago zenbait gai lantzeko, kontzientzia handiagoa dago, iritziak maskulinizatuak daudela begiratzen da, eta praktika onak ere badaude. Aldaketak ematen ari dira. Duela lau urte, Micromachismos bloga abiarazi genuenean, bakanagoak ginen eguneroko matxismoa salatzen genuenak.

Zein dira matxismoaren adibide argienak hedabideetan?

Kazetariok sarri ez ditugu ahots orekatuak islatzen. Hau da, aditu gehienak gizonezkoak dira, eta ehuneko berean ez dira emakumezkoak egoten. Hori konpondu egin beharko genuke, bestela, inpresioa ematen baitu jakinduria gizonen esku dagoela, eta ez da hala. Emakume ezagunen elkarrizketetan, bestetik, arlo pertsonala agertzen da, eta gizonezkoenetan ez.

Indarkeria matxistaren berri emateko orduan, zein dira nabari dituzun praktika txarrenak?

Gehiegitan biktimarengan jartzen da fokua, eta epaitu egiten da. Kasu batzuetan, harremanen inguruko ideia zehatz batzuk ematen dira: «Zoriontsuak ziren, eta une jakin batean zoriontsuak izateari utzi zioten, eta andreak salatu egin zuen...». Egokiagoa litzateke adituen ahotsak jasotzea, indarkeria matxistak nola funtzionatzen duen azaltzeko. Bestetik, sarri ikusezin bihurtzen dugu erasoa egin duen subjektua.

Herritarrek zerbait egin dezakete kazetaritzak pauso sendoak eman ditzan berdintasunaren alde?

Bai, noski, eta horretan ari dira. Hedabideetan aldaketak egon badira, neurri batean egon dira presio soziala egon delako. Mugimendu feministek eraman dituzte hausnartzera kazetariak eta hedabideak. Herritarrek, bestalde, aukera dute erabakitzeko zer hedabide kontsumitu nahi duten, eta hori modu ona da hautatzeko nolako kazetaritza nahi duten.

Eldiario.es hedabidean ari zara lanean. Nola doa proiektua?

Erredakzioa asko handitu da. Duela bost urte, hamabi lagun ginen, eta orain 60 baino gehiago gara. Bazkide kopuruak gorantz egin du: 30.000 baino gehiago dira, eta hori oso garrantzitsua da proiektuaren sostengarritasuna eta independentzia bermatzeko. Daukagun genero ikuspegiak ere lagundu digu jende askorengana gerturatzen.

RTVEn emakume langileen talde bat manipulazio kasuak salatzen ari da. Zer iritzi duzu?

Oso ona iruditzen zait. Hedabideen barnean dagoen kontzientziaren erakusle da. Askotan, emakumezko kazetariak ari dira aldaketak eragiten. RTVEko emakumeen salaketak nabarmentzeko modukoak dira, telebista publikoaz ari garelako eta herritar guztiei eragiten dielako.

RTVEk ba al du konponbiderik?

Bai, horren erakusgarri da barruan langile asko daudela profesionaltasunez lan egin nahi dutenak. Baita ahalik eta independentziarik handienarekin ere.

Zeren sintoma da Madrilen paperezko egunkari ezkertiarrik ez egotea?

El Salto aldizkaria dago, La Marea ere bai. Egia da ez dagoela eguneroko egunkari ezkertiarrik. Sintoma da hedabide handien zuzendaritzen atzean enpresak daudela, eta horien interesak ez dira izaten kazetaritzari dagozkionak: horrek ekarri ohi du funtzio bat edo hutsune bat betetzen duten hedabideak ixtea. Público-rekin gertatu zen, adibidez.

Autozentsura asko al dago?

Autozentsura da kazetariok dugun arriskurik handienetakoa. Hedabideetan ematen diren inertziek egiten dute profesionalek euren burua isilaraztea. Prekaritate garai honetan, borrokatu behar den arriskua da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Abenduaren 3ko elkarlaneko TBsaioa

Iparraldeko euskal hedabideek saio berezia egingo dute 11:00etan, Baionan

Urtzi Urkizu

Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean arituko dira 11:00etatik 12:00etara, 'Euskara, hedabideetatik karriketara!' izenburupean. Zuzenean ikusi ahalko da hementxe bertan

Erroiz olio enpresako kideak, Oinatz Bengoetxea pilotari ohia erdian dutela, atzo. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Urre berdearen zukua dastagai

Unai Etxenausia

Lantziegoko Erroiz olio enpresak oliba olio birjina estra berria aurkeztu du. Aurten, Bengoetxea pilotari profesional ohia gonbidatu dute Sustraiak zuku izarra dastatzera.
Txantxangorri bati eta onddo bati sakelakoarekin egindako argazkiek Merlin eta Mushtool aplikazioetan egindako bidea. ©BERRIA

Natura poltsikoan

Enekoitz Telleria Sarriegi

Geroz eta gehiago dira natura behatzen eta ulertzen laguntzen duten sakelako aplikazioak. Behatu litezke mendiak, onddoak, hegaztiak, landareak, zeruak... eta bahetu litezke ondoren behaketak. Adituek diote erabilgarriak, errazak eta herritarrak zientziara hurbiltzeko lagungarriak direla, baina tentuz erabiltzekoak ere bai, ez dutelako beti bete-betean asmatzen.

Jose Ignacio Jauregi —eskuinetik hasita bigarrena—, lankideekin, Michelin izar berdea esku artean dutela. ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Ongi elikatutako txerriek zapore hobea dute»

Amaia Jimenez Larrea

Lekunberriko Maskarada jatetxeak Michelin izar berde bat lortu du orain gutxi. Jatetxearen jasangarritasuna saritu dute, 'euskal txerri' izeneko arraza nola tratatzen duten aintzat hartuta.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.