Manifestazioa eginen dute bihar Hazparnen

2021eko irailaren 3a
00:00
Entzun
Manifestazioa antolatu dute biharko Hazparneko (Lapurdi) Ttattola gaztetxeko kideek joan den abuztuaren 21ean okupatu zuten egoitza berriaren kanporatze arriskuaren aitzinean. Herenegun egin zuten prentsaurrekoan, adierazi zuten ez dutela Davidenea eraikina uzteko asmorik, eta errekurtsoa ezarri dutela Paueko (Biarno) Administrazio Auzitegian. Hemezortzi urteko ibilbidearen ondoren, 2020ko urtarrilean Ttattola gaztetxea itxi, eta «indarrez» bota zituzten. Duela egun batzuk, ordea, gaztetxeko kideek jakinarazi zuten beste eraikin bat okupatu zutela. «Ekintza kulturalak egiteko, herria dinamizatzeko eta jendea elkartzeko gune bat izatea nahi dugu», iragarri zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.