«Paradigma aldaketa ari da gertatzen euskal eszenan»

mikel lizarralde
Andoain
2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Musika egiteaz gain, musika entzutea ere gustatzen zaio Ubedari. «Badut jakin-min bat. Jakin nahi dut zer egin eta entzuten den».

Nola ikusten duzu euskal musikaren panorama?

Liluragarria da, beti ari delako eraldatzen. Badirudi beti daudela betikoak, baina luparekin begiratzen baduzu, ohartzen zara aldatzen doazela aurpegiak eta izenak, baina baita estiloak ere. Azkeneko bizpahiru urteetan paradigma aldaketa handi bat ari da gertatzen, eta emakumezko kantariak nabarmentzen ari dira: Idoia Asurmendi, Olatz Salvador, Izaro, Sara Zozaya, Verde Prato... Beste aire bat ekarri dute. Gainera, ez dut uste zerbait puntuala denik, baizik eta geratzeko etorri direla.

Arreta handia piztu dute Musika urbanoetan nabarmentzen ari diren zenbait proposamenek ere , ezta?

Orain Chill Mafia-eta ari dira zeresan handia ematen. Iruditzen zait zarata handia dagoela haien inguruan, eta beraiek ere elikatzen dutela hori. Baina jokoaren parte da hori ere, garaiekin datorrena. Zarata egitea, eta, gaizki edo ondo, norberaz hitz egitea. Halere, ez dakit jendeak entzun dituen euren kantuak, edo entzun gabe epaitzen dituen. Niri benetan iruditzen zait badutela mamia. Estilo ezberdinak uztartu dituzte ariketa interesgarri batean. musika urbanoak azkenean hartu du orain arte izan ez duen protagonismoa. Lehen ere izan dira proposamenak, baina hau nabarmendu da mediatikoki, baita entzuleak batu zaizkiolako ere. Iruditzen zait etorriko den mugimendu baten itsasargiaizango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.