HEMEROTEKA

Handitan

Xabier Etxaniz Rojo - Ate adina maratila bloga - Eibar.org

2015eko maiatzak 16
Nire lagun Felixen seme bikiek hamarna urte dituzte. Hamarna urte, eta aitaren gene bihurri berberak zeluletan barreiaturik[...] Lehengo batean, Felixekin terraza batean nengoela, guregana hurbildu ziren biak baloi bana besapean zekartela. [...] nik zera galdetu nien, ea handitan futbolariak izan nahi ote zuten.Galdetu banien, galdetu nien ba!

Ezetz erantzun zidaten, profesionala izateko oso ona izan beharra dagoela eta haiek erdipurdikoak zirela. Hamar urteko bi umeren ahotan, oso ikuspuntu errealista iruditu zitzaidan, eta zoriondu nituen horren ume argiak izateagatik.

Geroago jakin nuen agian argiegiak zirela... Anaietako batek politikoa izan nahi zuela esan zidan halako batean. Oraindik ez zekiela zein alderditan, baina politikoek bazekitela bizitzen kolpe zorrik jo gabe, eta aukera ona zela. Beste anaiak ere toki berera iritsi nahi zuen, nahiz eta horretarako beste bide bat jorratzeko asmoa izan, eta, inolako lotsarik gabe, aitortu zuen handitan jubilatua izan nahi zuela. «Beraz, bi mukizu hauek dituk etorkizunean gure pentsioak ordaintzeaz arduratuko direnak...» esan nion, durduzaturik, nire buruari, eta horrela egon nintzen harik eta nire ikuspuntua ez zela oso errealista ohartu nintzen arte.

Izan ere, mundu puta honek neo-liberalismorako duen joera ikusita, Felix eta biok jubilatzerako ez da ez pentsiorik ez prestaziorik ere egongo, eta, gauzak horrela, Felixen seme bikiek euren buruaz baino ez dute arduratu beharko. Eta horrela ikusita, ez dago gaizki txikitatik gauzak argi edukitzea...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna