Plastikozko mahai tresnak debekatu ditu Frantziak

2016ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Frantzia izan zen aitzindaria Europan plastikozko poltsak erabiltzen. Poltsa horiek debekatu dituen legea onartzen ere halaxe izan da. Eta aurten erabaki du plastikoz egindako platerak, edalontziak eta mahai tresnak gehiago ezingo direla erabili.

2020. urtetik aurrera ez dira Frantziako dendetan salduko, ez dira kafe makinetatik aterako, eta ez dituzte janari azkarra banatzen duten saltokietan erabiliko. Araua indarrean sartzen denetik, objektu horien osagaien erdiek biodegradagarriak izan beharko dute, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera; besteak beste, almidoia edo patataren fekula erabili ahal izango dira. 2025etik aurrera, berriz, portzentajea %60ra igo beharko dute. Egun berean beste debeku bat ere sartuko da indarrean: muturretan kotoia duten plastikoz egindako belarriak garbitzeko bastoitxoaksaltzeari ere utziko diote Frantzian.

Plastikozko mahai tresnak 400 urte behar dituzte desegiten, plastikozko botilek 500 eta arrantzarako hariak 600. Edalontziek, berriz, denbora gutxiago behar dute: 60-50 urtean desegiten dira. Iazko datuak dira: Frantzian segundo bakoitzean 150 plastikozko edalontzi botatzen dituzte zakarretara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.