Albistea entzun

Zentsura estua neurri handiei

NBC eta ABC kateek gorpuzkera handiko emakumeen iragarki bat ez ematea erabaki dute
NBC eta ABC telebista kateek zentsuratutako<em>Thisn Body</em> iragarkiaren irudi bat.
NBC eta ABC telebista kateek zentsuratutakoThisn Body iragarkiaren irudi bat. BERRIA

Urtzi Urkizu -

2016ko martxoak 18

Lane Bryant enpresak barneko arropako kanpaina bat jarri du martxan, gaur eguneko kanonetatik ateratzen diren emakumeak protagonista dituena. Minutu erdian, zuri-beltzean, emakume batzuk agertzen dira, irribarretsu. Haietako bat ume txiki batekin, titia ematen. Ez du lizunetik ezer, inor aztoratzeko moduko edukirik batere ez: «This Body kanpainaren asmoa da modu dibertigarri batean forma eta neurri guztietako emakumeak omentzea», azaldu du konpainiak atarian. «Nahi duguna da emakume hauek komunikabideen arreta bereganatzea, beste edozein emakume bezain erakargarri direla erakustea». Ameriketako Estatu Batuetako bi telebista kate handik, NBCk eta ABCk, ez dute asmo hori begi onez ikusi, eta iragarkia zentsuratu dute.

NBCk Daily News egunkariari adierazi dio ez duela iragarkia erabat baztertu, baizik eta «aldaketa txiki batzuk» eskatu zizkiola enpresari. Barruko arropa saltzen duen konpainiak, aldiz, erantzun du bi kateek lehen bertsioa «erabat» baztertu zutela. Iragarkia ez dute aldatuko, eta beste kanal batzuetan zabalduko dute.

Idurre Eskisabel Euskal Herriko Unibertsitateko komunikazio irakaslearen iritziz, zentsura horrek agerian uzten du kanonikoak eta normalizatuak ez diren gorputzek sortzen duten «deserosotasuna». Eskisabalek ez du taxuzko azalpenik ez argudiorik aurkitu kateen debekuan. «Baina argudio arrazionalik ez izan arren, gorputz lodi biluziak eta hein batean sexualizatuak pentsamendu eta ohitura onen armadura arrakalatzen du. Arrazoiaren bidez ez ezik, emozio eta sentipenen bidez antolatutako armadura».

Ez da lehen aldia Lane Bryant enpresak tankerako zentsura kasu bat pairatzen duena. 2010. urtean, ABC eta Fox kateek beste iragarki bat zentsuratu zuten. Ashley Graham modeloak beroki bat janzten zuen barneko arropa gorriaren gainean. Neurri handietako modeloa izatea, hori zen Grahamen bekatua.

Eskisabelen arabera, datozen urteetan gerra edo tentsioa sortuko da neurri handiena esaten zaion industriaren proposamenen eta emakume gorputz argal eta «diziplinatuaren» ereduaren artean. «Modaren eta edertasunaren industriari kontsumitzaileak eta diru iturriak zabaltzeko aukera den heinean, neurri handien iragarkiek onarpena eta permisibitate eremu bat irabaziko dute». Lane Bryant enpresak iragarkiarekin aurrera jotzeko erabakia ontzat jo du Eskisabelek. «Ona ez ezik, inteligentea iruditzen zait, arreta pizteaz gain, permisibitate eremuak irabazteko urrats bat delako». Permisibitate eremu horrek badu bidea egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miren Jone Azurza, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe/ FOKU

Miren Jone Azurza kazetaria hil da, 92 urterekin

Berria

'Zeruko Argia' zuzendu zuen 1969 eta 1975 bitartean. Gero, 'Deia' egunkarian aritu zen lanean. 2011n Ohorezko Rikardo Arregi Saria jaso zuen, eta 2018an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Herriaren ondarea da auzolana, gizartea osasuntsuagoa izan dadin aberasgarria»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Mozambiketik bueltan erabaki zuen Gabilondok gertuko zuen Garaioneko proiektua berriz hartzea. Sorkuntza, ondare soziala eta natura ditu ardatz, baina baita euskara eta feminismoa ere, zuzenki aipatu ez arren «halabeharrez» egon behar dutelako hor.
Emakume bat, Bilboko Konpartsek, atzo, Bilboko Plaza Barrian antolatutako Kapela Egunean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bilbok buruan darabilena

Iñigo Astiz

Aste Nagusia hasteko ehun egun baino gutxiago falta direla gogoratzeko Kapela Eguna antolatu dute Bilboko Konpartsek, eta atzerako kontagailu bat ere jarri dute Plaza Barrian.
Svenja Jung aktoreak bi rol jokatzen ditu telesailean: bi ahizpa biki protagonistena egiten du. ©COSMO

Cosmo kateak 'Der Palast' telesaila emango du bihartik aurrera

Urtzi Urkizu

Alemanian 6,23 milioi ikus-entzule izan ditu (%20,1). Crossover jaialdian lehen atala eman zuten

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.