Albistea entzun

TV3 izan zen kate pluralena urriaren 1ean, CACen ikerketa baten arabera

TV3en zazpi alderdiri eman zieten hitza, eta Espainiako kateetan independentistak ez ziren entzun
CTTI zentroko langileen protesta Hospitaleten, atzo, Guardia Zibilaren erregistroen aurka.
CTTI zentroko langileen protesta Hospitaleten, atzo, Guardia Zibilaren erregistroen aurka. TONI ALBIR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2017ko urriak 21

Espainiako Gobernuak TV3en kontrola hartzea proposatuko duela ezagutarazi zuten atzo, azkeneko asteetan eremu unionistetan katalanezko kate publikoaren aurkako mezuak zabaldu ostean. Aldiz, CAC Kataluniako Ikus-Entzunezko Kontseiluak ikerketa bat plazaratu du, eta, horren arabera, urriaren 1ean TV3 izan zen katerik pluralena. Ikerketak jasotzen duenez, erreferendumaren egunean TV3ek ikuspegi orekatua eman zuen Espainiako Gobernuaren eta Kataluniako Generalitatearen ahotsen artean, eta ahotsa eman zien Poliziaren indarkeria jasan zutenei eta nazioarteko behatzaileei.

Espainiako kate publikoetan, ordea, pluraltasun falta egon zela ondorioztatu du ikerketak. Kataluniako TVEn, La1n, Tele5n eta Antena3en Poliziaren indarkeria ez zen aurreneko bost gaien artean azaldu: La1k lehentasuna Bartzelonaren eta Las Palmasen arteko futbol partidari eman zion, Kataluniako TVEn Espainiako Gobernuaren hitza lehenetsi zuten, Tele5k mossoen jokabidea kritikatu zuen eta Antena3en erreferendumaren legez kanpoko ikuspegia nagusitu zen. TV3en zazpi alderdi politikotako ordezkariei eman zieten ahotsa, eta La1n eta Tele5n lauri —bakar bat ere ez independentista—.

Ikerketak jaso duenaren arabera, urriaren 1ean Kataluniako TVEn Espainiako Gobernuaren ahotsak denboraren %88 bereganatu zuen, eta Kataluniako Generalitatearena %8 besterik ez; La1n Madrilgo hitzak %48 gainditu zuen, eta Generalitatekoak %15 izan zuen. TV3ek Generalitateari denboraren %48 eman zion, eta Espainiako Gobernuari, %30.

Eztabaida bat BBCn

Azkeneko asteetan, nazioarteko kate asko ari dira Kataluniako egoera albistegietako eta saioetako tituluetara eramaten. Erresuma Batuko BBC kate publikoak, esate baterako, eztabaida saio bat antolatu du datorren asteazkenerako. Egun horretan grabatuko dute saioa, Stephen Sackur aurkezlearekin —HARDtalk saioaren gidaria—. Ondoren, BBC World News eta BBC World Service Radio kateek hilaren 28an eta 29an emango dute saioa mundu osorako, lau aldiz. Mediapro ekoizpen etxearekin ari da lanean BBC eztabaida prestatzeko, eta deialdi ireki bat egin dute aste honetan saiora 300 herritar eramateko asmoz. BBCren helburua da gonbidatuetako ehun independentistak izatea, ehun unionistak eta beste ehun neutralak edo zalantzan daudenak.

Saio bereziak, gaur

Bestalde, gaurko Bartzelonan Askatasuna Jordi Sanchezentzat, askatasuna Jordi Cuixartentzat. Askatasunaren eta eskubideen defentsan lelopeko manifestaziora deitu du Crida per la Democraciak. Hamaikak Gurean gaur berezia emango du gaur, 22:00etan, manifestazioko adierazpen eta irudi esanguratsuenekin —bihar, 15:30ean—. La Sextak eta TV3ek albistegi bereziak emango dituzte zuzenean, 17:00etatik aurrera.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Ardiek agintzen didate zein erritmotan ibili behar dudan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urtean bitan, sei egunez, Ballentek oinez eramaten ditu bere 1.600 ardiak zaraitzuarren abelbidean barrena. Abeltzaintza estentsiboaren kudeaketa eskasaz kexu da: «Hau bukatzea da modu bakarra ohar daitezen aldatu egin behar dela».
 ©TV3 / BERRIA

«Etorkizuna zoragarri ikusten dut, eraldatzen ari baikara»

Urtzi Urkizu

Berriki berrogei urte bete dira TV3ek lehen emankizuna egin zuenetik. Grasek iragarri duenez, urriaren 25ean jarriko dute martxan 'streaming' bidezko plataforma berria: 3Cat.
Jai giroan omendu zuten Mikel Martin. Musika eta kolorea izan ziren eguerdiko kalejiran. ©ERIK GARTZIA EGAÑA / OARSOALDEKO HITZA

Omenaldia konplizeari

Amaia Jimenez Larrea

Mikelaldia egin dute Errenterian, Mikel Martin aktibista eta militantea gogoratzeko eta omentzeko egun osoko ekitaldi sorta, festa giroan. Duela sei hilabete hil zen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...