Albistea entzun

'Euskara munduan' eta 'Kalesareak' lanak estreinatuko ditu gaur ETB1ek

Lehen dokumentalean, Iñigo Asensio hamar herrialdetako euskal hiztunekin izan da (22:25)
Iñigo Asensio, <em>Euskara munduan</em> dokumentalaren grabazioetako batean.
Iñigo Asensio, Euskara munduan dokumentalaren grabazioetako batean. ETB

Urtzi Urkizu -

2014ko abenduak 3

Zein da euskararen erabilera eremua? Zein dira euskaldunon hizkuntzaren mugak? Euskal Herria euskararen herria bada, ez al da gure herria uste baino zabalagoa? Galdera horiek proposatu ditu Iñigo Asensiok Euskara munduan dokumentalean, eta, horretarako, bost kontinentetako hamar herrialdetan bizi diren profil ezberdinetako euskal hiztunen testigantzak jaso ditu. Gaur estreinatuko du ETB1ek lana (22:25), Euskararen Nazioarteko Egunaren harira prestatu duen programazio berezian.

Euskara munduan laneko protagonista gehienak egun batean Euskal Herritik atera ziren, eta, urteek aurrera eginda ere, euskararekin harremana izan dute. Protagonistetako batzuk hauek dira: Angel Olaran —Tanzanian eta Etiopian 40 urte daramatzan misiolaria—, Gurutze Etxeberria —Amezketatik Mexikora bizitzera joan zen irakaslea—, Ainhoa Añorga —Berlingo Euskal Etxeko presidentea—, Josefina Gangoiti —Australian 50 urte daraman bermeotarra— eta Ignacio Galdos —azkeneko 60 urteetan Indian lanean aritu den misiolaria—.

Dokumentalaren bidez, Asensio bi bidetan ibiliko da: batetik, migrazioaren bidean euskararen munduko mapa zeharkatzeko; eta, bestetik, itzulerako bidaia ere egingo du bigarren bidean. Japonian, Australian, Italian, Mexikon zein Ameriketako Estatu Batuetan Euskal Herriarekin harremanik ez duten euskara ikasle ugari daude, eta horien lekukotzak ere jasoko ditu dokumentalak.

Korima Filmsek eta Traola Komunikazioak ekoitzi dute Euskara munduan. 75 minutuko iraupena du, eta trailerra www.euskaramunduan.com webgunean ikus daiteke.

Dokumental horren ostean, 23:40an, Kalesareak lana ikusi ahalko da ETB1en. Saioaren helburua euskarazko espazio ireki bat sortzea da, 18-30 urte arteko gazteak aktiboak izan daitezen beren kezketarako proposamen eta irtenbideak bilatzen. Bizkaiko gazteen errealitate, desio, zalantza eta bizimodua erakutsiko du dokumentalak. Gazteak, kamera eskuetan, lokal, ikastetxe eta gazte lekuetatik kalera irtengo dira, beren sormen gaitasuna erakutsi eta bideoak egiteko. Road movie moduko bat proposatzen du dokumentalak, Bizkaian barrena —Kaliforniara ere iritsiko da—. Arlo ugari jorratuko dituzte gazte bizkaitarrek: sexua, ikasketak, lana, euskara, etxebizitza, komunikazioa eta kultura.

Gazteak, bestalde, 69 baietz! erronka jarri du martxan, euskarazko 69 sexu hitz biltzeko asmoz. Tokiaren arabera sexu hitzek hartzen dituzten formak aztertuko dituzte.

Halaber, Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotuta, euskaldunek idazten dituzten txioak mapa batean jasoko ditu gaur EITBren webguneak. Horretarako, txiolariek Twitter geolokalizatu behar dute, eta traola ofiziala erabili: #eusgara. Bestalde, EITBk Puntueus domeinuak Bilbon egingo duten ekitaldia emango du bere webgunean streaming bidez, 12:00etan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iñaki Jauregialtzo erakusketaren egilea, atzo, Gasteizko Ignazio Aldekoa kultur etxean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Poesia zabaltzeko moldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Iñaki Jauregialtzok buztina eta olerkia bildu ditu 'Lur bustian idatziak' erakusketan, Poetak Maiatzean nazioarteko poesia jaialdian, Gasteizen. Egitasmoaren asmoetako bat poesia gizarteratzea da.
Irrintzilari bat, mendian, <em>Erraiak</em> dokumentaleko irudi batean. ©ERRAIAK

Irrintzi bat kontsultan

Iker Tubia

Ana Martinez mediku foniatrak irrintzia ikertu du bere doktoretza tesian. Oihua deskribatzeko aukera izan du, eta haren espektro harmonikoaren morfologia ezohikoa dela ikusi du. Irrintziaren teknika batzuk ahotseko gaitzak sendatzeko eta zintzurra ez mintzeko baliagarriak izan daitezkeela ere ondorioztatu du.
Mikel Aingeru eta Arantza Arpon Melero gozogileak, Iruñeko Miravallesen lanean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Begetalak eta tradizionalak

Olaia L. Garaialde

Iruñeko Miravalles gozotegiak 30 urte daramatza opilak modu tradizionalean egiten. Belaunaldi aldaketarekin batera, errezeta berriak iritsi dira, jatorri begetala duten gozoak egiten hasi baitira.
Hainbat diziplinak bat egin dute <em>DAU</em> ikus-entzunezko proiektuan. ©. BERRIA

Iraultzaileek neurrira eraikitako kartzela

Mikel Yarza Artola

Filminek 'DAU' proiektuaren lehen bi zatiak estreinatu ditu. Hamabi urtez, 700 ordutik gora filmatu ditu lantalde errusiar batek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.