Noiz sortua: 2018-03-14 00:30:00

Albiste faltsuek emakumeenganako diskriminazioa areagotzen dute

Kataluniako Ikus-Entzunezko Kontseiluak 'fake news'-en inguruko lehen txostena argitaratu du
Katrin Jakobsdottir, Islandiako lehen ministroa. Islandiako emakumeekin ezkontzeagatik gizonezkoei 1.800 euro ordainduko zizkietela zabaldu zen, eta albiste faltsua gezurtatu behar izan zuen gobernuak.
Katrin Jakobsdottir, Islandiako lehen ministroa. Islandiako emakumeekin ezkontzeagatik gizonezkoei 1.800 euro ordainduko zizkietela zabaldu zen, eta albiste faltsua gezurtatu behar izan zuen gobernuak. BIRGIR THOR HARDARSON / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko martxoak 14

Genero albisteekin lotutako Interneteko albiste faltsuak aztertu ditu Kataluniako Ikus-entzunezko Kontseiluak, eta ondorioztatu du albiste faltsu horiek areagotu egiten dutela emakumeenganako diskriminazioa. «Izan ere, biral bihurtzearen ondorioz, biztanleriaren parte batentzat errelato sinesgarri bilakatzen dira», dio txostenak. Ikerketan albiste faltsuen eraikitze prozesuak, zabalpena eta sortzen duten diskurtsoa aztertu dituzte.

Kasuistikan aniztasuna dagoela ondorioztatu dute: lehenbizi, benetako gertakizunekin loturarik ez duen gezur baten sorkuntza dago; bigarren tokian, partzialki edo osoki benetakoa den zerbaiti esanahia aldatu izana antzeman dute; hirugarren tokian legoke web satirikoetako edukiak zabaltzea benetako albisteak balira bezala.

Aztertutako albiste faltsuen adibide bat honako hau da: zabaldu zen Islandiako Gobernuak 1.800 euro hilean emango zizkiela emakume islandiarrekin ezkondutako gizonezkoei. Asmatutako albiste hori gezurtatu egin behar izan zuen Islandiako Gobernuak. Albistearen hamasei bideo zabaldu ziren sarean, eta horietako batek 985.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu.

Partzialki benetakoa denari esanahia aldatzearen adibidea litzateke, adibidez, Oxfordeko Unibertsitateak hamabost minutu gehiago emango dizkiela emakumeei azterketak amaitzeko; unibertsitateak azterketak amaitzeko denbora luzatu zuen, baina emakumezko zein gizonezko ikasle guztientzat.

Webgune satirikoen albisteen adibideen artean, 12minutos.com atariak argitaratu zuen Oviedo Unibertsitateak (Espainia) debekatu egingo duela kalean emakumeei begiratzea. Hainbat hedabidek albistea benetakoa balitz bezala zabaldu zuten Interneten.

Txostenaren arabera, aztertutako albiste faltsuek diskurtso zehatz bat sortzea ekarri dute. «Sortutako diskurtsoak emakumeak gizonekoen azpikotzat jotzen ditu, eta bestetik, egiten diren genero politikak auzitan jartzen dira». Roger Loppacher kontseiluko presidenteak esan duenez, generoko albiste faltsuen interakzioak —iruzkinak, bertxioak...— erakusten du berdintasunaren kontrako diskurtsoa erraz zabaltzen dela.

Emakumeen diskriminazioan eragina izan dezakeen beste gezur bat da indarkeria matxistako salaketen %80 faltsua dela. Inolako oinarririk ez duen datu hori biral bihurtu zen Interneten. Aldiz, Espainiako Fiskaltza Nagusiaren datuen arabera, indarkeria matxistako salaketa guztien soilik %0,01 da faltsua.

Etorkizunean kontseiluak albiste faltsuak aztertzen jarraituko du, beste alor batzuk ukituz: gizarte gaiak, osasuna eta politika. Era berean, kontseiluak unitate didaktiko bat sortu du, albiste faltsuak nola antzeman irakasteko. Unitate hori Kataluniako hainbat ikastetxetan hasi dira erabiltzen. www.educat.cat webgunean dago eskuragarri.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bizkaiko pentsionistak protestan, pasa den astean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Koronabirusak zahar etxeetan izandako eragina ikertzeko eskatu du Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak

Berria

Protesta egin dute gaur Bizkaiko pentsiodunek Bilboko udaletxearen aitzinean, eta argi utzi dute ez dutela murrizketarik onartuko osasun publikoan eta pentsioetan. Pentsiodunek zahar etxeen inguruko informazioa eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari, baina ez dute erantzunik jaso. 

Gasteizko Txagorritxu ospitaleko Mikrobiologiako langileak, proba serologikoak aztertzen. ©Gorka Rubio / Foku

Hegoaldean ez da gaixorik hil azken 24 orduetan

Andoni Imaz

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute PCR bidezko positiborik atzeman, hiru hilabetean lehen aldiz. Azken orduetan, koronabirusaz kutsatutako hamar lagun ospitaleratu dituzte; hiru, ZIUn.

Zahar etxeetan gertatutakoa argitzeko eskatu dute pentsiodunek gaurko mobilizazioetan. ©Aritz Loiola / FOKU

Leiho berriak mugikortasunari (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Euskal Herrian ez da izan hildakorik azken orduetan. PCR proba bidezko positibo berriak gutxi izan dira: bost, denak Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna