KRITIKA. Musika

Hasiera epela

2014ko irailaren 30a
00:00
Entzun

EuskadikoOrkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Rumon Gamba. Sopranoa: Maria Bayo. Abesbatza: Leioa Kantika Korala. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: Irailak 26.

Jende andana —ia antzokia bete arte— joan zen Bilboko Euskalduna Jauregira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko lehen kontzertua entzuteko. Nahiz eta, gure ustez, estreinaldiaizateko erdi mailako egitaraua aurkeztu,orkestrak Maria Bayo soprano bikainaren presentzia eskaini zuen pizgarri moduan baina lan apala abesteko aukeran. Francisco Ibañez arabarrarenJuegos de otoño lana umezaroaren itzulera nostalgikoa da, ume-ahotsetarako lan interesgarria eta bariatua, hasierako eta amaierako doinuzirraragarriekin eginda. Leioa Kantika Korala abesbatza eskarmentu handikoa da eta mundu mailan trebatua dago. Gehienbat neskatilez osaturik oraingoan ezin izan zuen orkestra handiaren parean jarri bolumenaren mailan. Horren ondorioz, kantuaren lerroa indarge geratu zen. Bestelako arazoa baina antzeko eragina pairatu genuen Maria Bayo sopranoaren abestaldia entzuteko sasoian. Nafar soprano bikainak bere ezkerrera abesteko joera zeukan eta gure eserlekuak aurrean, goian eta muturreko eskuinean zeudenez, makal entzuten genuen arazorik gabe abestu zituen Jesus Guridiren Seis canciones castellanas. Egitaraua osatzeko Piotr Illitx Txaikovskiren 3. sinfonia entzun genuen kontzertuaren bigarren zatian. Aipatutako lana konpositorearen bitartekoa da. Gure ustez, ez da egokiena orkestra baten maila erakusteko, hain gutxi denboraldiaren hasieran musikarien ahalmenak erakusteko aproposena. Rumon Gamba zuzendaria buru-belarri sartu zen lanean eta entregatu zuen bere burua saio osoaren zehar. Bai ahotsezko piezetan—sopranoaren tempo eta inflexioetara— zein sinfonian. Gure orkestrako musikariak oso onak dira eta zuzendariak apenas izan zuen arazorik —denbora-pasa txikiak kenduta tronpa batzuen kontura hasiera eta amaierako mugimenduetan— bateratasun eta lirismoa lortzeko 3. sinfonia-n barrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.