Noiz sortua: 2018-05-27 00:30:00

HIZKUNTZA GUTXITUETAKO HEDABIDEAK (V)

Maoriera biziberritzeko

Hamalau urte dira Maori TV telebista sortu zutela: emankizunen eta sareko edukien %71 maoriera hizkuntzan egiten dituzte. Zeelanda Berriko herritar guztiei maorien kultura zabaldu nahi diete.
Maori TV telebistako <em>Ahikaroa</em> saio elebidunaren protagonistak.
Maori TV telebistako Ahikaroa saio elebidunaren protagonistak. PATI SOLOMONA TYRELL Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko maiatzak 27

Ma ratou, ma matou, ma koutu, ma tatou». Maori TV telebistaren leloa da. «Haientzat, guretzat, zuretzat, edonorentzat». Enpresa independente batek egindako ikerketa baten arabera, telebistaren ikusleak askotarikoak dira: maoriak eta maoriak ez diren Zeelanda Berriko herritarrak. Izan ere, Maori TVko komunikazio manager Charmaine Ngarimuk nabarmendu du Zeelanda Berriko herritar guztientzat interesgarriak izan daitezkeen edukiak eskaintzen saiatzen direla. «2014an sortu genuen telebista, eta urteotan gure estrategia inklusibotasunean oinarritu da, maorien kultura konektatzeko Zeelanda Berriko herritar guztiekin», azaldu du Ngarimuk.

Maoriera hizkuntzan badaude irrati batzuk, baina ikus-entzunezko edukiak emititzen dituen bakarra da Maori TV. Telebistak bi helburu nagusi ditu, epe luzera: hizkuntza maorieraren biziberritzean laguntzea eta telebista zerbitzu independente bat eskaintzea. «Zerbitzu hori garrantzitsua, eraginkorra eta eskuragarria izatea nahiko genuke», dio telebistako komunikazio arduradunak.

Horretarako, Maori TV hedabide multiplataforma askotariko edukiak zabaltzen saiatzen da: tokiko programak, kirol emanaldiak irekian, nazioarteko gaiekin lotutako programak, entretenimendua eta herritar guztientzako interesgarriak izan daitezkeen ekitaldien jarraipena.

Maori TVk bi kate eta webgune bat ditu (www.maoritelevision.com). Webgunea maorieraz edo ingelesez irakur daiteke. Ngarimuk iaz herritarrek kontsumitutako orduen datuak eman ditu: Maori Television kate nagusiaren edukiak ikusten 6.038 ordu pasatu zituzten erabiltzaileek; Te Reo bigarren kateko edukiak ikusten, 2.382 ordu, eta Interneteko edukiei begira, 2.113 ordu. «Ekoitzitako eduki guztien %71 maorieraz izaten da», zehaztu du.

Finantzaketari dagokionez, Zeelanda Berriko Gobernuarengandik hemeretzi milioi dolar jasotzen ditu urtean (11,10 milioi euro). Horrez gain, publizitateko sarrerak lortzen dituztela nabarmendu du telebistako komunikazio arduradunak.

«Merkatu oso lehiakorra»

Maori TVk egun 160 langile ditu. Honako sail hauetan daude banatuta: Operazioak; Edukiak —albisteak eta aktualitatea barne—; Arlo komertzial eta operatiboa; Jendea; Hizkuntza eta kultura; eta Finantzak eta administrazioa.

Ngarimuren iritziz, gaur egun Ozeanian eta nazioartean merkatua «oso lehiakorra» da. «Mundu mailan lan egiten duten talde handiak digital first estrategiari [lehenbizi digitalean] ari zaizkio lehentasuna ematen, hedabideen kontsumorako». Testuinguru horretan mugitu beharra dutela aitortu du: «Maori Televisionek eskaintza sendoa egiten jarraitu behar du, gure publikoen beharrak asetzeko. Eta publiko horrek nahi duen unean eta nahi duen moduan ikusi behar ditu gure edukiak».

Ngarimuk azaldu duenez, ikusle askok deitzen dute telefonoz edo idazten dute telebistara esateko programekin gozatu egiten dutela. «Oso esker onekoak dira gure ikusle asko».

Ikusleak gogobetetzeaz batera, Ngarimuk berebiziko garrantzia ematen dio maorieraren alde lan egiteari: «Badaude beste hedabide batzuk maorieran, baina gurea da telebista bakarra, eta Maori TVren rola funtsezkoa da maoriera hiztunen komunitatearentzat».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Erosketak egiteko ilarak Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Osakidetza test azkarrak erabiltzen hasi da

Berria

Italiako Gobernuak herrialdean lehorreratzeko debekua ezarri die Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen dituzten ontziei. «Osasun larrialdiak irauten duen bitartean, ezin dira oinarrizko baldintzak bermatu», adierazi dute.

Herritarren ilada Ordiziako azokan, itxialdiaren hasieran. ©Jon Urbe/ Foku

Baserritarrak haserre, Jaurlaritzak azokak debekatu dituelako

Iker Aranburu

EHNEk uste du Jaurlaritzak ez duela eskumenik salmenta zuzeneko eremuak debekatzeko. "Erabaki tamalgarria», Enbaren ustez

Osasungintzako langileak txaloka Nafarroako ospitale gunean ©Idoia Zabaleta, FOKU

Koronabirusaren hedapena geldotzen ari da Nafarroan, baina ez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Ainhoa Larretxea Agirre

Lau hildako eta 112 kutsatu berri izan dira Nafarroan azken orduetan, eta hildakoak hamazazpi dira Araban, 25 Bizkaian eta hamar Gipuzkoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna