HEMEROTEKA

Bikain sariak eta handikeriazko menturak

Jonjo Agirre Martinez - erabili.com

2014ko azaroak 29
[....] Ez diet meriturik ukatuko enpresa Bikaindunei. Aldiz, agerian utzi nahi nuke Eusko Jaurlaritza, Lehendakariaren enpresa, euskararen normalizazioaren motor nagusietako bat behar lukeena, ez dagoela euskararen normalizazioaren eremuan saririk jasotzeko moduan [...] Lehendakariak esan zuenez, pixkanaka-pixkanaka betetzen ari omen dira Koldo Mitxelenak seinalatutako bide-orria: «Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntzen artean: handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia», aditzera emanez Jaurlaritzaren bidea eta erritmoak direla egokiak eta neurtuak, eta ez beste batzuek proposatutakoak.

Ez dakit Mitxelenak, biziko balitz, ez ote zituen bestelako proposamen batzuk egingo, egungo egoerari erreparatuta. Zeren, gaur eta hemen, euskararentzat «handikeriazko menturarik» ez da nabari, baina «iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokirik» ezta ere. Mitxelena biziko balitz eta Eusko Jaurlaritzara bisita egingo balu, ikusiko luke euskararen «iraupena eta hazkuntza» itzulpenetara mugatuta daudela sail gehienetan, lana erdaraz burutzen delarik naturaltasun osoz, arduradun politikoetatik hasita. Ikusiko lituzke normalkuntza teknikari gehienak itzulpenak egiten gehienbat, eta itzultzaile talde mardul bat, sailetatik datorkien erdarazko produkzio agortezina euskaratzen, ezin abasto emanda. Mitxelena biziko balitz, atsekabe galanta hartuko luke osasun zerbitzu gehienetara jotzean, edo ertzainekin topo egitean, euskarak ofizialtasun «osoa» lortu eta 35 urte luze geroago ere. Bikain ziurtagiriaren banaketaren helburua: lan munduko lorpenak aitortzea omen.

Enpresek euskararekin duzuen konpromisoa txalotu nahi omen dute agintariok, «euskara ez dadin maite dugun hori bakarrik izan»… Besteri aholkuak banatzeko pronto, Jaurlaritzan euskara planak hedatzeko presarik ez duten horiek. «Agenda Estrategikoak», «berrikuntzak» eta beste hamaika berba potolo, errealitate hitsaren estalki. Zeren eta hiru langile baino gehiagoko 40.000 enpresa baino gehiago daude EAEn, baina Euskara planak garatzeko diru laguntzak jaso dituzten enpresak 180 baizik ez dira izan 2013an. Eta oso jokabide ezberdinetako enpresak aurki daitezke horien artean, gainera, bezero euskaldunez olinpiar erara paso egiten duten Alcampo edo Carrefour berbarako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna