Athleticek sasoiko lehen partida irabazi nahi du gaur Rayoren zelaian

Julen Etxeberria.
2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Espainiako Lehen Mailako lehen hiru jardunaldiak jokatuta, Athleticek puntu bakarra du. Sasoia hasi besterik ez da egin, beraz, ez da kezkatzeko modukoa. Gainera, talde zuri-gorriaren jardunean oso kontuan hartu beharra dago lehen hiru partidatan aurkari oso indartsuak izan dituela. Bartzelonaren eta Atletico Madrilen aurka jokatuko du, ligako bi talde onenen kontra. Baten eta bestearen artean, berriz, Sporting Huelvari egingo dio bisita. Hain zuzen, talde horren aurka batu du Athleticek orain arteko puntu bakarra. Hutsean amaitu zen partida hori.

Zuri-gorriek gaur bertan eten nahi dute bolada txarra, Rayo Vallecanoren zelaian irabazita. Espainiako taldeak galdu egin zituen lehen bi partidak, Levanteren (1-0) eta Sevillaren aurka (0-1), baina azkenekoan astindua eman zion Madrili (0-4). Beraz, konfiantzaz izango da. Joseba Agirrek aldaketak egin beharko ditu, azken partidan Maite Orozek min hartu baitzuen, luzerako gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.