ESANDAKOAK

2019ko irailaren 27a
00:00
Entzun
«Halako eremu zabal batean lan egiteak eskatzen du kultura politiko eta militantzia ezberdinak uztartzea; erronka izan da goi bilerari erantzun bateratu bat ematea».

Aitor Servier Aitzinako kidea

«Ez dugu edonori irekiak diren plataforma horien kulturarik... Iruditzen zaigu gutxieneko adostasunak behar direla. Hor, indarrak batu ordez, neutralizatzen dira eta tentsioak sortzen dira».

Txetx Etxeberri Biziko koordinatzailea

«Arrisku handi bat ikusten genuen herri mugimenduan historikoa dena: alderdi politikoek eta sindikatuek, baina batez ere alderdi politikoek, plataformaren jarduna baldintzatzen ahalko zutela».

Izaskun Goienetxea Askapenako kidea

«Batzuen artean lortu dugu hurbiltasun bat eta etorkizunari begira ateak irekitzea, Euskal Herrian gertatzen denaz beste ikuspegi bat emanez».

Egoitz Urrutikoetxea Sortuko kidea

«Estatuaren partetik manipulazio estrategia bat izan da, eragileei denbora galarazi eta barne mailan izaten ahal ziren ezadostasunak sortu, edo areagotzeko».

Dominika Dagerre G7 Ez plataformako kidea

«Edo dena onartzen duzu, eta gero, errealitatean, nahi duzuna egitenduzu; edo, zeure burua guztiz konprometitzen duzu negoziazioak agintzenduenarekin».

Pettan Lataillade Frantzia Intsumisoko kidea

«Errandute prefetak elkarretaratzeak debekatuko zituela. Gune debekatuanegiten dugu, hori da desobedientzia ekintza: ez baimendua egitea».

Jakes Bortairu G7 Ez plataformako kidea

«Frantzianbada mugimendu autonomoaren sektore bat, inolako errespetu militanterikez duena, eta bere habia egiten duena besteen mobilizazioetan. Kukuarensindromea da: arrautzak bestearen habian egiten ditu».

Eneko Aldana EH Bai

«Desberdinegin zitekeen? Bai. Erabakiak zailak izan dira. Eragile batzuek anitzgenuen galtzeko. Segurtatu behar ez genuela ondorio txarrik izanen».

Eñaut Aramendi LAB sindikatuko kidea

«G7arenirakasgaia hori da, argi eta garbi: sor dezagun korronte bat. Eta izangaitezen gai gureari eusteko. Bestela, beti izanen gara beste dinamikenherrestan».

Hartzea Lopez Aman Komunak sareko kidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.