Arrauna

Astillerok eta Donostiarrak uzta biltzen jarraitzen dute

Donostiarra ontzia, etxean.
Donostiarra ontzia, etxean. BERRIA

Aitor Manterola -

2018ko abuztuak 19
Hiru estropada izan ziren atzo jokoan, eta bi talde izan zituzten garaile: KAE 1ekoa Astillerok irabazi zuen, Zarautzen; ETE ligakoa, Donostiarrak, Donostian; eta KAE 2koan Donostiarraren B taldea izan zen nagusi, Laredon (Espainia). Hirurak dira beren ligan bandera gehien irabazitakoak.

Estropada guztiak izaten dira erabakigarriak, eta ezin da esan bat bestea baino garrantzitsuagoa denik, baina, nola bukaeran diren hiru ligetan, azken jardunaldi hauetako puntuak aparteko balioa ari dira izaten. KAE 1 ligan, esate baterako, atzo erabakita geratu zen zer bi taldek jokatuko duten Eusko Label ligara igotzeko kanporaketa: Astillerok eta Isuntzak. Gaurko estropada baino ez zaie falta, Bilbon, erlojuaren aurka, 11:30ean, eta Deustu aukerarik gabe geratu zen atzo. Ligako lehen biek oso lehia estua izan zuten atzo ere. Azken bi luzeetan irabazi zuten Zarauzko ikurrina Astillerokoek, eta, hala, ligako seigarren bandera lortu zuten. Isuntza eta Getaria sartu ziren gero.

Jaitsierako kanporaketako azken lekuaren korapiloa ere ia erabat argitu zen atzo, Zumaiak bosgarren egin baitzuen. Arkote zortzigarren izan zenez, eta San Juan B hamargarren, arrisku handiena pasaitarrek daukate: hamargarrenak dira; Arkotek bost puntu gehiago dauzka, eta Zumaiak, sei.

KAE 2 ligan, estropada puntuagarri bakarra falta zaie, gaurkoa, Santoñan, 12:00etan. Eremu berrian da, hondartza pareko badian, eta bost ziabogatara. Atzo Laredon irabazitako uztarekin, Donostiarra Bk lau punturen kosko kentzen dio Camargori, eta Santoña da hirugarren, zortzi puntura. Atzo, donostiarren atzetik Santoña eta Camargo sailkatu ziren. Bosgarren garaipena du Donostiarra B-k aurtengo ligan.

ETE ligan, etxekoa etxera

Erlojuaren aurka aritu ziren ETE ligako arraunlariak atzo, KAE ligetakoak ez bezala, eta eremu desatseginean, gainera: Donostiako Urumea ibaiko zuloan. Ligako etxeko ontzia izan zen azkarrena, eta dezenteko aldea atera zion Hibaikari: 8,70 segundo. Deustu izan zen hirugarren, eta Hernani laugarren —denboraldiko emaitza onena—. Seigarren bandera dute donostiarrek. Gaur Bilbon ariko dira (11:00), erlojuaren aurka berriz, eta datorren larunbatean bukatuko dute liga, Colindresen (Espainia). Oraindik ez dago adostuta ETEren eta TKEren artean zenbat taldek jokatuko duten Euskotren ligara igotzeko kanporaketa: lehenak ala lehen biek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Aitor Manterola

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna