Hamar urte egin dituela ospatzeko, erakusketa antolatu du Ahotseneak

Ahotsenearen ibilbideari buruzko argazki erakusketaz gain, kontzertu zikloa ere antolatu dute

Erredakzioa
Bilbo
2017ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Durangoko Azokan sortzaileei espazio bat emateko asmoz sortu zen duela hamar urte Ahotsenea, eta, urteurrena ospatzeko, argazki erakusketa ibiltaria antolatu dute orain. Tafallan (Nafarroa) hasi du ibilbidea egitasmoak, eta Bilbon, Gasteizen, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Durangon (Bizkaia) izango da ondoren. Txelu Angoitia, Saioa CabaƱas eta Joseba Barrenetxea argazkilarien lanak ikusi ahalko dira erakusketan, eta, horiekin batera, hamaika euskal sortzailek espresuki ekitaldi horretarako idatzitako testuak ere tartekatu dituzte antolatzaileek. Irudiekin eta testuekin batera, lau kontzertuko ziklo bat ere antolatu dute urteurrena ospatzeko.

Anarik eta Jon Basagurenek abiatu zuten egitaraua Tafallan, eta beste hiru saio izango dira aurrerantzean. Mikel Etxaburu idazlea eta Maria Rivero & Tribu Banda Bilboko Biba gunean izango dira urriaren 20an. Karmele Jaio eta Keu Agirretxea & Jon Gurrutxaga izango dira azaroaren 3an Gasteizko Oihaneder aretoan. Eta, azkenik, Gotzon Barandiaran eta Gorka Urbizuk saioa eskainiko dute elkarrekin Azpeitiko San Agustin aretoan. Azaroaren 16an izango da hori.

Bestalde, zabalik da jadanik aurtengo ediziorako izen ematea, eta, jada, 70 musikarik eta taldek emana dute izena Ahotsenean zuzenean aritzeko. Beste 52 sortzaile gehiago ere izango dira beren lanak aurkezten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.