ALDARRIKAPEN TAULA

2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Grebaren deitzaileek «Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeko gobernuei, eta patronalari» eginiko eskaerak:

Erosteko ahalmena berreskuratzea. Pentsioek eta soldatek galdutako ahalmena berreskura dezatela, bizitzaren kostua kontuan hartuta.

Prekaritatea amaitzea. 2010eko eta 2012ko lan erreformak eta 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformako neurri murriztaileak indar gabe uztea.

Gutxieneko diru sarrera duinak bermatzea. Gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa.

Genero arrakala amaitzea. Gizonezkoen eta emakumezkoen soldatetan eta pentsioetan dagoen aldea amaitzea.

Zigorrik gabeko erretiro aurreratua. Horrela nahi dute, behintzat, gutxienez 40 urtez kotizatu duten langileentzat.

Osasuna. Babes sozialeko oinarrietako bat da osasuna: zerbitzu publiko eta doakoak ziurtatuko dituen sare unibertsala eskatzen dute.

DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta eta errenta bermatua. Gutxieneko soldataren kopuru bera izatea, 1.200 euro, alegia.

Pentsioak osatzeko araudia. 1.080 eurora iritsiko direla bermatzeko neurriak eskatzen dizkiete Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.